19 pertsona atxilotu dituzte G7aren goi-bileraren bigarren egunean
19 pertsona atxilotu zituzten atzo, G7 goi-bileraren bigarren egunean, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak jakinarazi duenez.
19 horietatik 17 komisarian dituzte, Prefekturaren arabera. Besteak beste, "ekintza iraingarriak" egitea, "arma muan erabili daitezkeen objektuak" edukitzea (harriak) "agintaritzaren kontra indarkeria erabiltzea" egotzi diete.
Guztira, "gutxienez 100 lagun" atxilotu dituztela salatu dute goi-bileraren kontrako protesten antolatzaileek. Hain justu, atxilotutakoak aske uzteko eskatu zuten atzo ehunka lagunek Baionan eta Hendaian egindako manifestazio eta elkarretaratze banatan. Mobilizaziook dozenaka poliziaren zaintzapean egin dituzte, eta ez da istilurik izan. Frantziako Poliziak Baionako zubiak itxi zituen berriro eta inguruko segurtasuna indartu zuen.
Aurrez, G7 Ez eta AlternavivesG7 plataformek —'kontragailurraren' antolatzaileek— deituta zituzten mobilizazioak bertan behera utzi zituzten, istilu eta atxiloketa gehiago saiheste aldera.
Gaur eguerdian G7 goi-bileraren irakurketa politikoa egiteko ekitaldi sinboliko bat egingo dute bi plataformek Biarritzeko hondartzaren ondoan.
Gailurraren segurtasun dispositiboa arratsaldean geratuko da bertan behera. Frantziako 13.200 agente egon dira egunotan Lapurdiko herri horretako bazterrak zaintzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Miguelen hirugarren graduaren aurka
Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatu bati dagokion bezala", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi duenez.
Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin
Aldaketak jabe txikiak bizitoki-alternatibarik eskaintzetik salbuesten ditu, eta zaurgarriak diren maizterrek ordaintzen ez dutenean zorra haien gain hartu behar izatea saihesten du.
Pentsioak eta etxegabetzeak bi dekretutan onartuko ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak pentsiodunek otsaileko nominan aurreikusitako igoera galtzea saihestu nahi du, Kongresuak omnibus dekretua onartzeari uko egin ostean. Dekretu horrek ezkutu sozialerako neurriak biltzen zituen.
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Ezkortasuna alboratu eta Europan lidergo berri bat eraikitzeko deia egin du Arancha Gonzalez Layak
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak Europan araudi juridiko bateratuak sortzeko eta "zatiketak" saihesteko deia egin du. Gonzalez Laya hizlari gonbidatua izan da Zedarriak Foroaren urteroko gosari-solasaldian.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".