Navarra Sumak proposatutako Ikurren Legea aztertzea onetsi dute Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak Navarra Sumak aurkeztutako Ikurren Lege baterako proposamena aintzat hartzea erabaki du gaur, ostegunarekin, PSNk horren alde eginda. Aitzitik, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak kontrakoa botoa eman dute.
Hemendik aurrera, Nafarroako ikurrak “babestu eta sustatu” nahi dituen eta isunak ezarriko dituen legearen proposamenak bere bideari jarraituko dio Nafarroako Parlamentuan osoko bilkurara itzuli arte, behin betiko bozka dezaten.
Javier Esparza Navarra Sumako bozeramailearen esanetan, aurreko legealdian “Gobernu nazionalistak ikurren legea baliogabetu zuelako” erabaki dute lege hau aurkeztea. “Gobernu nazionalistaren asmoa zen foru erkidegoko udaletxeetan ikurrina jartzea errazagoa izan zedila, eta orduan oposizioan geundenok, UPNk, PSNk eta PPK, neurri hori kritikatu genuen", esan du.
Esparzak zalantzan jarri du PSNk botazio honetan izan duen jarrera. “Hauteskundeak daudela entzun dut”, esan du, eta hau gaineratu du: “Errealitatea da Nafarroan jende guztiak uste duela PSNk, Gobernua izateko, bere burua euskal nazionalismoari saldu diola”.
Ramon Alzorriz PSNko bozeramaileak adierazi du sozialistek lege proposamena aintzat hartzea babestuta baliogabetu egin dutela “Navarra Suma legegintzaldiaren hasieratik egiten ari den gezur kanpaina”.
Gainerako alderdiak, aurka
Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailearen ustez, joan den legegintzaldian Ikurren Legea baliogabetzeko arrazoiak “ofizialak ez ziren ikurrak debekatu eta baztertzeko bideak ezer konpontzen ez zuela uste genuela izan zen, eta, ikurrei dagokienez, tolerantzia eta integrazio politika bultzatu nahi genuen”.
Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak esan du eztabaida hau “zentzugabekeria hutsa” dela, eta erantsi du “ikurrina, frankismoan bezala, zokoratuta” dagoela.
Podemosen izenean Mikel Builek adierazi duenaren arabera, “Ikurren Legearen indargabetu izanak baliatzen zuen bakarra zen tokian tokiko erakundeek beste ikur batzuk aurkez zitzaketela ofizialekin batera”, eta Marisa de Simon Ezkerrako ordezkariak esan du Nafarroan ez dela ikurren lege bat behar.
Zure interesekoa izan daiteke
Gogora Institutuak Falange Espainolaren mehatxuak salatu ditu Ertzaintzaren aurrean
Pradalesek iragarri du 340 milioi euro bideratuko dituela eraikin publikoak eta etxebizitzak klimatizatzeko
PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"