Ekitaldia Hernanin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Biktima guztientzako egia, aitorpena, justizia eta erreparazioa' aldarrikatu dituzte

Egiari Zor Fundazioak ohartarazi duenez, "ez dugu onartuko, gatazka testuinguru batean, Estatuak egindako indarkeriaren ukapenik".
Egiari Zor Fundazioaren ekitaldia, Hernanin. Argazkia: Egiari Zor Fundazioa Twitter

"Biktima guztientzako egia, aitorpena, justizia eta erreparazioa" eskatu ditu Egiari Zor Fundazioak, 'Estatu-terrorismoa: lau hamarkadaz inpunitate' lelopean, larunbat honetan Hernanin (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean.

Ane Muguruza eta Mikel Salvador Egiari Zor Fundazioaren bozeramaileek salatu dutenez, "Espainiar Estatuko hainbat alor ideologikok erloju kontrako lasterketa abiatu dute, Euskadin azken hamarkadetan jazotakoaren kontakizun partziala egiteko asmoz".

"Argi eta garbi utzi nahi dugu", ohartarazi dute, "ez dugu onartuko, gatazka testuinguru batean eta kontakizun zehatz bat elikatzeko helburuz, Estatuak egindako indarkeriaren ukapenik".

"Indarkeria politikoaren ondorioak kudeatzeko, neurtzeko makila bera erabili behar dugu, indarkeriaren jatorriaren araberako sailkapenak egin gabe", gaineratu dute. "Gure senideen heriotzetan oinarritutako kultura etiko berri bat garatzea nahi dugu, pertsona guztien giza eskubideekiko errespetua abiapuntu  hartuta", amaitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X