'PROCES'-aren epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filtrazioen aurkako salaketa jartzea aztertzen ari dira Sanchez, Rull eta Turull

Buruzagi independentisten abokatuek jakitera eman dutenez, lege-hauste larria litzateke, besteak beste, "deliberazioen sekretua nabarmen urratuko" litzakeelako.
Jordi Turull, epaiketan. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia.

Kataluniako independentzia prozesuaren kontrako epaiketaren sententziaren inguruan hainbat komunikabidek kaleratutako filtrazioek haserre handia eragin dute auzipetuen artean. Jordi Sanchez ANCko presidente ohiaren,  eta Jordi Turull eta Josep Rull Generalitateko kontseilari izandakoen abokatuek, jada, iragarri dute filtrazioen kontrako salaketa jartzea aztertzen ari direla Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian.

Filtrazioen arabera, sedizioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, Kataluniako buruzagi independentistak zigortzea erabaki dute epaileek, eta matxinada delitua baztertuko lukete. Zabaldu den informazio oldearen aurrean, "erabat harrituta" daudela ziurtatu dute Turullen, Rullen eta Sanchezen defentsek.

Jordi Pina abokatuen iritzian,  Auzitegi Gorenaren filtrazioa baieztatuko balitz, lege-hauste larria litzateke, besteak beste, "deliberazioen sekretua nabarmen urratuko" litzakeelako. "Auzipetuenganako eta haien senideenganako errespetu falta handia" ere badela esan dute defentsek. 

Auzitegi Gorenak sententzia bihar edo etzi argitaratuko duela uste da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X