ETAko presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu dio Gobernuari Sarek

Asteartean hildako Jose Angel Otxoa de Eriberen heriotza salatu dute ehunka lagunek Gasteizen.
Sarek antolatutako manifestazioa. Irudia: @sare_herritarra

Sare herritarren sareak deituta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Gasteizen, larri gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Espainiako Gobernuari, "beranduegi izan baino lehen".

'Larriki gaixo dauden presoak, etxera' lelopean, ehunka pertsona bildu dira, asteartean hildako Jose Angel Otxoa de Eriberen heriotza salatu dute.

Otxoa de Eriberi 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izateagatik, eta joan den uztailaren 5ean espetxetik irten ondoren, bere etxean hil da aste honetan. Espetxe Erakundeak hirugarren gradua eman zion,  bere osasunaren egoera larriagatik.

"Salatu nahi dugu, beste behin ere, saihestu zitekeen heriotza bat. Salatu nahi dugu ere, Jose Angelen moduan, hainbat euskal preso daudela, sendaezinak diren gaixotasunekin, euren bizia eskuetatik ihesi doakiela ikusten duten bitartean, espetxean, Gobernu espainiarraren eta Justiziaren pasibitatearen aurrean. Horren adibide da, Ibon Fernandez Iradiren kasua, beste behin ere, justiziak bere gaitzaren gaineko erabakia ebazteko epea luzatu baitu, bere egoeraren larritasuna aintzat hartu gabe, bere etxeratze prozesua eternizatuz", esan du Sarek.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X