Protesta independentistak deitu dituzte Espainiako Errege Familiaren bisitagatik
Espainiako Errege Familiak Bartzelona bisitatuko du astelehen honetan, azaroak 4, 209ko Gironako Printzesa sariak banatzeko, eta Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea sozialisten kanpainaren amaiera ekitaldira joango da azaroaren 8an. Mugimendu independentistak bi bisitak boikoteatzeko deia egin du, eta Arranek protestetan parte hartzeko eskatu die bere jarraitzaileei Twitter bidez.
Errege-erreginak, Leonor eta Sofia alabekin batera, Gironako Printzesa Fundazioaren (FPdGI) Sarietan izango dira astelehen honetan Bartzelonako Kataluniako Kongresu Jauregian egingo duten ekitaldian.
Biltzarra eta sari banaketa 18:00etan hasiko dira Bartzelonan, Gironako Udalak Gironako Kongresu Jauregiko Auditoriumean sariak emateko baimena ukatu ostean. Han ematen zituzten orain arte.
Hitzordu honen harira, Arranek protesta deitu du 16:00etan, eta eraikineko sarbideak "blokeatzeko" eskatu du, Kataluniako hiriburuko sarreretako batean, 'Ni Rey ni miedo' lelopean.
CUPi lotutako gazte erakundeak beste erakunde independentista batzuetako kideei (CDR, Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatua (SEPC), Pícnic Errepublikaren alde eta Tsunami Democràtic) protestarekin bat egiteko eskatu die.
Ehunka gonbidatu izango dira ekitaldian, besteak beste, Antonio Garamendi CEOEko presidentea eta Josep Sanchez Libre, Foment del Treball Kataluniako patronaleko presidentea.
Ez da Kataluniako Gobernuko ordezkaririk espero ekitaldian.
'Proces'-aren epaia publiko egin zenetik Espainiako errege-Erreginak hau izango dute lehen bisita Kataluniara eta Espainiako Barne Ministerioak segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditu, azken asteetan izan diren protesta eta istiluen ondotik.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri