Urkullu: 'Autogobernuari egindako erasoek irmotasun demokratikoa izango dute aurrean'
Iñigo Urkullu lehendakariak erantzun egin die asteburuan Voxeko hainbat ordezkarik EAJ legez kanpo uzteko egindako mehatxuei. Ohartarazi duenez, "euskal autogobernuari, bere erakundeei, alderdi polotikoei edota euskal gizartearen sentsibilitate demokratikoari egindako edozein eraso saiakerak Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren irmotasun demokratiko eta instituzionala edukiko du aurrean".
Lehendakariak adierazpen instituzionala kaleratu du sare sozialetan dituen kontu ezberdinetan "Intolerantea eta onartezina" izenburupean. Euskadik "elkarbizitza alorrean eraikitako guztia" gogorarazi du lehendakariak, eta "totalitarismo faxistatik et ETAren terrorismo eta indarkeriatik libre" dagoen elkarbizitza aipatu ditu. Urkulluren esanetan, "bizikidetza adostu baterantz pauso irmoz ari gara aurrera egiten, iragana memoria kritikoz hartuz. Bizikidetza kohesio sozial gisa eraiki dugu, ahalik eta berdintasun handiena lortzeko asmoz adostua. Horixe da gure sendotasuna neototalitarismoaren aurrean".
Voxi zuzendu zaio lehendakaria, baita Santiago Abascal alderdiko presidenteari ere—ondo ezagutzen duela gogorarazi du Urkulluk, PPko legebiltzarkidea eta ganberako Giza Eskubideen batzordekidea izan zelako, bera batzorde horren buru zenean—. Dena dela, PPri eta Ciudadanosi ere zuzendu die mezua, biek "alderdi horrekin itun sendoak eta etorkizunean ere gehiago egiteko aukerak dituztelako".
Abascal PPko kidea zen garaiari erreferentzia eginda, Urkulluk galdetu dio "ia inoiz EAJrekin egindako akordioei muzin egin ote zien". Lehendakariaren esanetan, "garena gara, eta ginena ere bagara. Bien artean sortzen dira kontraesanak, koherentzia eta inkoherentzia, eta autokritikarako ahalmena edo ahamen eza".
Nabarmendu duenez, Voxen buruzagiek adierazpenek "alderdi politikoen arteko hauteskunde eztabaidaren joko zelaia gainditu dute", eta hala, erantzun instituzionala merezi dute. Deitoratu duenez, Estatuko alderdiek ez zieten adierazpenei erantzun.
Lehendakariak "mendira gerrara joandako muturtutako eskuin muturra" kritikatu du "euskal gizartearen borondatearen kontra autogobernuaren alorrean eraikitatiko guztia suntsitzeko" prest egoteagatik.
Urkulluk argitu du ez duela "abertzale nazionalista gisa duen historia pertsonalari buruzko kontsideraziorik egingo —ez diktadurari zein ETAri buruz—" baina bai legez kanpo uzteko asmo horiek izango lituzketen "ondorio instituzionalei" buruz. Gogorarazi duenez, "Alderdien Legea onartu zutenean (alde agertu ziren batzuk ispiluan begiratu beharko lirateke), hitzaurrean EAJ eta EA ETA bera baino gehiago aipatzen zela atzeman genuen, eta susmoa hartu genuen egunen batean nazionalismo demokratikoa legez kanpo uztea izango zela helburua, euskal erakundeak mutilatzea, euskal gizartearen gehiengoaren ordezkariei botoa ematea eragoztea... Estatuaren perbertsioa eta, ondorioz, demokraziaren subertsioa".
EAJk Voxen mehatxuen kontrako jazarraldi argi bat eskatu die gainerako alderdiei
EAJk jazarraldi "argia" eskatu die gainerako alderdi politiko demokratikoei Voxek, boterera iritsiko balitz, jeltzaleen alderdia debekatzeaz egindako mehatxuengatik.
Euskadi Buru Batzarrak "pena" eta "ustekabea" adierazi ditu, beste alderdi politiko batek ere ez baitu salatu Voxen "proposamen onartezina".
Hori dela eta, jarrera argoi bat eskatu die gainerako indar demokratikoei, Voxen mehatxuek "aniztasun politikoaren eta demokraziaren defentsa garden bat" aurkitzeko.
Azkenik, alderdiko eta Geroa Baiko hainbat hautagai pairatzen ari diren "mehatxuen kanpaina, burlak eta presioak" salatu ditu EAJko Euskadi Buru Batzarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.