Sestaon gertatu zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresurako Voxen Bizkaiko hautagaiari eraso zion gizon bat atxilotu dute

Azaroaren 7an jazo zen erasoa, Sestaon, A10eko hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi batean.

Polizia Nazionalak Kongresurako Voxen Bizkaiko hautagaiari eraso zion gizon bat atxilotu du. EFEri ikerketaren iturriek jakinarazi diotenez, atxilotua epailearen esku dago, eta aitortu du erasoa egin zuela 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeen kanpainaren ekitaldi batean.

Erasoa azaroaren 7an jazo zen; une hartan, hautagaia, Nerea Alzola, Sestaon propaganda banatzen ari zen. Orduan, gazte batzuk Voxeko kideei oihuak botatzen hasi zitzaizkien, eta bi taldeen arteko "astinduak" izan ziren. Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu zituen Sestaoko Kasko plazan.

Alderdiak sare sozialetan azaldu zuenez, hautagaiak "ukabilkadak jaso zituen urdailean". Hori izan zen Alzolak berak esanikoa Ertzaintzaren aurrean salaketa aurkeztu zuenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X