Iglesiasek estatu batzarra deitu du martxorako, eta hautagai aurkeztuko da berriro
Pablo Iglesias Podemoseko buruak ostiral honetan, urtarrilak 17, iragarri duenez, Podemosen hirugarren batzar herritarra martxoan egingo dute, eta zuzendaritza osoa, Idazkaritza Nagusia barne, berrituko dituzte bertan.
Podemoseko iturrien arabera, aurreko bi kongresuetan ez bezala, oraingoan herri batzarra ez da Madrilgo Vistalegre jauregian egingo, nahiz eta ekitaldi horren izena Vistalegre III izango den.
"Inoiz baino beharrezkoagoa da gure alderdia lanean jartzea. Horregatik, Antolakuntza idazkaritzekin hitz egin ondoren, Herritarren Batzarra martxoan egiteko proposamena helarazi diet", adierazi du Iglesiasek alderdiaren zuzendaritzaren aurrean.
Jarraian iragarri du "ohorea" izango dela hautagai gisa aurkeztea, berrautatua izateko.
Podemosen sorreraren seigarren urteurrena betetzen den egunean, eta Gobernuaren parte izateko helburua beteta, Iglesiasek Estatuko Kontseilu Herritarrean (CCE) egin du iragarpena, batzarren arteko zuzendaritza organo gorenean.
Podemoseko buruzagiak sei urte daramatza alderdiko buru, beste lau urtez gidatu nahi du, eta batzarra urtebete aurreratzea erabaki du; izan ere, beranduenez 2021eko otsailean egin behar zen, Vistalegre II kongresua egin zenetik lau urte bete direnean.
Iglesiasek iragarri duenez, alderdiko bozeramailea Rafa Mayoral Gizarte Zibileko idazkaria izango da orain, eta Idoia Villanueva Nazioarteko idazkaria, Noelia Vera oraingo Podemoseko bozeramailearen ordez.
Zure interesekoa izan daiteke
Elizak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute sexu-abusuen biktimen erreparazioa bideratzeko
Aldeek bide berri bat irekitzea adostu dute, justiziaren bidez ezinezkoa den kasuetan Eliza Katolikoaren baitan sexu-erasoak jasan dituztenei erreparazioa emateko.
Chivitek Nafarroako Gobernua birmoldatuko du, Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kenduta
Ostegun honetan egingo du agerraldia hedabideen aurrean Nafarroako Gobernuko presidenteak, erabakiaren inguruko azalpenak emateko. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, legegintzaldiaren azken txanpari “bultzada politikoa” ematea da helburua.
EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu
Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.
Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei ezarritako zigorrak
"Erakunde terroristako kide" izatea leporatuta 2022an Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak berretsi ditu, zazpi urte eta erdikoa Zuluetarentzat eta laukoa Enparantzarentzat, haien helegiteak baztertuta. Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiren helegiteak partzialki onartu ditu Gorenak eta urtebete murriztu die, ardura gutxiago zutela onartuta.
Epaileak epaiketara bidali du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaaren aurkako ustezko sexu-erasoengatik
Magistratuak urtarrilaren 15erako deitu du bozeramaile ohia. Fiskaltzak, berriz, ez du Errejon akusatuko, eta auzia artxibatzeko eskatu du, zantzu nahikorik ez dagoelako.
Donostiak ahalik eta gehien mugatu ditu hotel eta ostatu turistikoen lizentziak
Udalak lurzoruaren bizitegi-erabilera babestu du, etxebizitzarako sarbidea lehenesteko eta auzoetara hedatzea saihesteko.
Abalos eta Koldo herri-epaimahai batek epaitzea baztertu du Auzitegi Gorenak
Leopoldo Puente epailearen arabera, ikertzen ari diren delituak Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak badira ere, Abalos foruduna da, eta horregatik hartu du Auzitegi Gorenak auzia bere gain.
Ubarretxena: "Amorrua ematen dit transferentzien bileretan konformatzeko esateak"
Autogobernu sailburua "Egun On" saioan izan da eta transferentzien inguruan Espainiako Gobernuak izandako jarrera kritikatu du, bileretan "honezkero asko" daukagula entzun behar izan baitute eta horrek haserrea eragiten diela azpimarratu du. Euskarari dagokionez, "euskara zalantzan jartzeak" larritzen dituela nabarmendu du.
Sortuk Xabier Iraola proposatu du idazkari nagusirako, Rodriguezek kargua utzi ostean
Bozketa urtarrilaren 21etik 23ra izango da, eta hurrengo egunean amaituko da Sorturen IV. Kongresua, Ficoban (Irun), alderdi politiko horrek ohar batean jakinarazi duenez. Alderdiak zehaztu duenez, gaur jakinaraziko da Kontseilu Nazionalak zuzendaritzarako aurkeztuko duen 15 laguneko talde osoa.
Sanchez talde parlamentarioekin bilduko da astelehenetik aurrera Espainiak Ukrainan izan behar duen zeregina aztertzeko
Boluntarioen Koalizioa Parisen bildu da, Ukrainan su-etena lortu eta gerra amaitutakoan egin beharrekoaz hitz egiteko. Espainiako Gobernuko presidenteak, gainera, Ukrainan soldadu espainiarrek "bake misio" batean parte hartzeko aukerari atea ireki dio.