ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemos Euskadi: 'Sei urtetan aukera politiko berri bat eraiki dugu, hutsetik hasita'

Unidas Podemos Espainiako Gobernuko kidea izateak herritar guztiei egingo diela mesede esan dute alderdi moreko ordezkariek.
Egoitza berria zabaldu du Podemos Euskadik, gaur, Donostiako Gros auzoan. Argazkia: EFE.
Egoitza berria zabaldu du Podemos Euskadik, gaur, Donostiako Gros auzoan. Argazkia: EFE.

Podemos Euskadi pozik agertu da Espainiako Gobernu berriaren osaketarekin, eta gizarte osoak baikor eta itxaropentsu egoteko arrazoi asko dituela esan du, besteak beste,  "gizarte eta berdintasun politiketan erreferente izango den Gobernua eratu delako Espainian'. 

Donostian batu dira alderdiko hainbat kargu, Gros auzoan zabaldu duten egoitza berriaren inaugurazioan. Yahcov Ruiz Podemos Euskadiko antolakuntza idazkaria, Pilar Garrido alderdi morearen diputatua Kongresuan eta Maria Valiente Gipuzkoako koordinatzailea izan dira ekitaldian, hainbat jarraitzailerekin batera. 

Ruizen hitzetan, "sei urtetan, ezerezetik, herritarren arazoei irtenbideak bilatzeko gai den alderdia" eraikitzea lortu dute, eta, orain, Espainiko Gobernuko kide izanda, "eskubideak berreskuratzea" dute helburu. "Eskuin muturraren aurrean euste-horma bat eraikiko du Espainiako Gobernuak", gehitu du. 

EAEn alderdi morearen "eragikortasuna agerikoa" dela ere nabamendu du Ruizek, eta horren erakusle 2020ko aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako akordioa jarri du.

Unidas Podemos Espainiako Gobernuko kidea izateak herritar guztiei egingo diela mesede esan dute alderdi moreko ordezkariek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X