Migrazio politikak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Politika arrazisten" aurkako elkarretaratzea egin dute Irun eta Hendaia artean

Euskal Herria "Schengen eremua da, Europa barruan dagoelako, beraz, Poliziak ezin du jendea geldiarazi, ezta identifikatu ere", gogorarazi dute manifestu batean.
Hainbat kolektibo bildu dira Irun eta Hendaia artean.
Hainbat kolektibo bildu dira Irun eta Hendaia artean. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak

Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea eta beste hainbat elkartek elkarretaratzea egin dute Irun eta Hendaia artean, Santiagoko zubian, Giza Eskubideak eta gizarte "zintzoago bat" aldarrikatzeko, eta erakundeei "politika arrazistak bertan behera uztea" eskatzeko.

Aipatutako hiru kolektiboek eta Cimade, La Ligue Des Droits De L 'homme, Donostiako Hiritarren Sarea, Hernaniko Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria elkarteek sinatutako manifestu batean, Euskal Herria "Schengen eremua da, Europa barruan dagoelako, beraz, Poliziak ezin du jendea geldiarazi, ezta identifikatu ere", ekarri dut gogora manifestu batean.

"Kontrol arrazistak, legez kontrako kanporaketak, deliturik egin gabe eta paperik ez izateagatik 90 egunez espetxeratzea eta adingabeei babesa ukatzea" bezalako ekintzak ezin direla onartu nabarmendu dute sinatzailek, nahiz eta, egun, horrelako erabakiak hartu.

Ildo horretan, estatuek onartutako legeak "egunero" urratzen direla gaitzetsi dute, baita "pertsona migratzaileen eskubideak" ere. Horrez gain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak "giza eskubideak zapaltzeko lotsarik" ez duela azpimarratu dute.

Gainera, pertsonen kriminalizazioa salatu dute, "migratze hutsagatik". Sinatzaileen esanetan, "Europak zein gobernuek migrazio politika hiltzaileak bultzatzen dituzte".

Horren aurrean, "asko dira migratzaileei aterpea eta harrera ematearen alde dauden kolektiboak", nabarmendu dute. Euskal Herria "Europaren barruan" dagoela gogorarazi dute, eta, beraz, Schengen eremuaren baitan Poliziak ezin ditu etorkinak geldiarazi edo identifikatu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X