Albiste da
Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dolors Bassa espetxetik atera da lan egiteko baimenarekin

Kataluniako Lan kontseilari ohia astelehenetik ostiralera aterako da kartzelatik, egunean sei orduz, zaharren egoitza batean lan egiteko.
Dolors Bassa Puig de les Basseseko kartzelatik irteten
Dolors Bassa Puig de les Basseseko kartzelatik irteten. Artxiboko argazkia: EFE

Dolors Bassa Kataluniako Lan kontseilari ohia Figueresko Puig de les Basses espetxetik atera da astelehen honetan, oinarrizko zerbitzuak ematen dituen erakunde batean lan egiteko, espetxeko araudiaren 100.2 artikuluak horretarako baimena ematen baitu.

Senitarteko batek 08:30ean jaso du Bassa, eta zaharren egoitza batera eraman du, bertan egingo baitu lan, astean bost egunez.

Orain arte, astean hiru egunetan atera zitekeen kontseilari ohia, zortzi orduz, ama zaintzeko, baina baimen hori bertan behera geratu zen koronabirusaren pandemiagatik alarma-egoera ezarri zutenean.

Bassa baino lehen, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn kontseilari ohiak itzuli ziren euren zereginetara; izan ere, baldintza da enplegua izatea eta, konfinamendua gorabehera, zentroa martxan egotea.

Espetxea utzi eta gutxira, Bassak mezu bat bidali du sare sozialen bidez, eta "pozik" agertu da "adineko pertsonen egoitza batean lan egiteagatik, orain hainbeste esku behar baitira".

Dolors Bassak kartzelara itzuli beharko du gauero, eta ezingo du espaziorik partekatu, ezta beste presoekin harremanetan jarri ere, koronabirusa zabaltzea saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X