Urkullu maiatzaren 14an elkartuko da berriz alderdiekin hauteskundeez hitz egiteko
Iñigo Urkullu lehendakariak bi hauteskunde agertoki aurkeztu dizkie alderdi politikoei, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egitea edo iraila-urrian, eta erabakia “nahikoa denborarekin” hartu beharra dagoela helarazi die.
Lehendakariak bilera egin du alderdietako ordezkari nagusiekin koronabirusaren pandemiaren nondik norakoak aztertzeko eta horren arabera hauteskundeak noiz egin daitezkeen erabakitzeko, osasun krisiagatik apirilaren 5ekoak bertan behera geratu ostean. Maiatzaren 14an gaiaz hitz egiteko berriro elkartzea adostu dute.
Urkulluk aurreko astean proposatu zuen hauteskundeak uztailean egitea, eta gogorarazi du “premiazkoa” dela hauteskundeak noiz egingo diren erabakiatzea, izan ere, epemuga urriaren 25a da eta “legegintzaldia behin betiko amaituko da” orduan.
Lehendakariak koronabirusaren eboluzioari buruzko txosten bat aurkeztu du batzarrean. Bertan, pandemia egonkortu egin dela eta kutsatzeak murriztu direla agertzen da, eta uda aurkezten du kutsatze maila baxuena izango duen garai gisa.
Irailaren 21ean, udazkena iristearekin batera, beste koronabirus agerraldi baterako arriskua dagoela ohartarazi du lehendakariak, eta hau gaineratu du: “Ez dago % 100eko bermerik gaixotasunaren eboluzioaren inguruan. Ziurra den bakarra da udazkenean ez dugula txertorik izango. Horregatik da hain garrantzitsua aukera posibleak denbora nahikoarekin aztertzea”.
Maiatzaren 14ko bilerari begira, bozak abuztua baino lehen edo ondoren izango diren kontuan izan gabe, kanpainan eta hauteskunde egunean bertan hartu beharreko neurri guztien txosten zehatza aurkezteko konpromisoa hartu du lehendakariak.
Eusko Jaurlaritzak egindako txosten juridiko eta sanitarioen arabera, uztailean pandemiaren eragina askoz baxuagoa izango dela aurreikusten dute adituek eta, beraz, hauteskundeak egitea posible izango litzatekeela uste dute.
Halaber, dokumentu horietan guztietan hauteskundeak deitzeko aukera koronabirusaren bilakaeraren menpe egongo dela ohartarazten dute eta hala egitekotan kanpainarako eta hauteskunde-egunerako segurtasun neurri bereziak hartu beharko liratekeela azpimarratzen dute.
Segurtasun Sailak dagoeneko prest dauka prebentziorako neurri zehatzak biltzen dituen proposamena.
Alderdiek hasierako jarrerari eusten diete
EAJ Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egitearen alde agertu da, osasun adituen aurreikuspenengatik eta beharrezko jotzen duelako “minutu bat galdu gabe erabakiak hartuko dituen Jaurlaritza eta Legebiltzar indartsu bat edukitzea”.
Gaurko batzarrean Andoni Ortuzar alderdiaren presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea izan dira, eta gogorarazi dute botoa emateko eskubidea oinarrizkoa dela, eta, ondorioz, bermatu egin behar dela. “Ezin da eskubide hori epemugarik gabe bahitu, urrian iraungitzen delako. Gustatu ala ez, hauteskundeez hitz egitea dagokigu”, gaineratu dute.
Jeltzaleen arabera, adituen ustez “bi aukera” daude hauteskundeak egiteko: batetik, uztailean; bestetik, iraila amaieran edo urri hasieran.
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du bere koalizioak ez duela “inolako presarik” hauteskundeak egiteko, baina lehendakariari babesa agertu dio deseskalatzea antolatzeko autogobernuaren aldarrikapenean.
Otegik agiri batean azaldu duenez, bileran “argi eta garbi” esan du “ez dela hauteskundeez hitz egiteko unea”, baizik eta “familiak, enpresak, dendak eta autonomoak erreskatatzeko egitasmo sozioekonomikoaz” eztabaidatzekoa.
“Deseskalatzea zuhurtzia osoarekin egiteko momentua da”, adierazi du Otegik, Munduko Osasun Erakundeak “une kritikoan gaudela” ohartarazi duela gogorarazi aurretik. Horregatik, normaltasunera itzultzeko egin duen proposamenari, asteartean publiko egin zuenari, egin dio erreferentzia.
Hauteskundeak deitzeko “eskumen esklusiboa eta ukaezina lehendakariarena” dela gogorarazi ostean, erabakia “osasun eta parte-hartze politikoaren berme guztiekin” hartzeko eskatu dio Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak. Mendiaren esanetan, “osasun krisi honen ondorio guztiei aurre egingo dien eta martxan egongo den Jaurlaritza berritu bat” da helburua.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren lehendakarigaiak esan du ezin dela “krisia kudeatu eta hauteskunde kanpaina aldi berean egin”.
“Pandemia bat tartean, hauteskundeak kutsatuta gera litezke, bata bestearekin nahas liteke, eta ondorioak oso larriak izan litezke osasun publikoarentzat eta kalitate demokratikoarentzat”, azaldu du prentsa-ohar batean.
Gorrotxategik azpimarratu du gaurko batzarrean “inor ere ez, ezta Urkullu ere”, ez dela hauteskundeak uztailean egin daitezkeela ziurtatzeko gai izan, eta ohartarazi du “hauteskunde prozesua hasita, osasun baldintza txarrengatik berriro bertan behera uzteko” arriskua dagoela.
Carlos Iturgaiz PP+Cs-en lehendakarigaiak uste du Urkulluk “begiz jota” duela hauteskundeak uztailean egitea, baina kritikatu du “EAJren premiak” ez direla “herritarren premiak”.
Iturgaizen arabera, lehendakariak alderdi politikoak “erabili” nahi ditu “erabaki horren babesle” izan daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean eta Leonardo borraska
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Itxasok lehendakaria kritikatu du “proiekturik gabeko etxebizitzak” iragartzeagatik
Kritikak kritika, Etxebizitza sailburuak esan du EAJ-PSE koalizio-gobernua "funtzionatzen" ari dela eta legealdi honetan atzean geratu direla etxebizitza-politikan iraganean izandako "desadostasun handiak".
Asensiok tonua apaldu eta "normaltasunaren barruan" kokatu ditu Mendozari egindako kritikak
Ayesa operazioa dela eta, buruzagi sozialistak "lidergo falta" egotzi zion Gipuzkoako diputatu nagusiari. Biharamunean, Asensiok esan du "gai zehatzetan" iritzi ezbedinak izatea "normaltasunaren barruan" dagoela.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan mantentzeko helburua duen "Amets berriak" abestia aurkeztu dute
Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren 50. urteurrena ospatzeko aste gutxi falta direnean, Martxoak 3 elkarteak "Amets berriak" abestia aurkeztu du. Letra Karmele Jaiok idatzi du eta Idoia Asurmendik interpretatu.
Hezkuntza sailburuak LHko euskal eredua goraipatu du, Sanchezek horien irekiera mugatzeko asmoa iragarri ondoren
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Euskadiko Lanbide Heziketaren "kalitatezko eredu inklusiboa" goraipatu du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari emandako erantzunean. Horren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen irekierari "mugak jartzeko" eta prestakuntzaren kalitatea "blindatzen jarraitzeko" errege-dekretua sortuko da.
Justizia Administrazioan euskara sustatzea eskatzen duen ekimena atera dute aurrera EAJk eta PSE-EEk
Administrazio publikoan euskararen eskakizuna blindatu ahal izateko legearen negoziazioan jarrerak urrunduta dituztenean, jeltzaleek eta sozialistek bat egin dute gaur Legebiltzarrean euskararekin lotutako ekimen batean.
CCOOk ELAri eta LABi eskatu die LGSri buruzko estrategia "birbideratzeko"
Unai Sordoren arabera, "gutxieneko soldata bat izan behar du, eta gero negoziazio kolektiboak lurrera jaitsi behar du baloia" lurraldeetan. CCOOko idazkari nagusiak mobilizaziorako deia egin du, hitzarmeneko gutxieneko soldatak lortzeko.
Sanchezek esan du "tekno-oligarkek ez dutela demokrazia makurraraziko"
Espainiako Gobernuko presidenteak, izenik esan gabe, Telegrameko kontseilari delegatuari erantzun dio gaur Bilbon, sare sozialen inguruko neurri berrien aurrean atzo plataformako buruak honen aurka egin ondotik.
Javier De Andresen ustez, iraungitako dosien txertaketa "ez da salbuespenezkoa" Osakidetzan
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiak "zalantza asko" ditu gertatutakoaren inguruan, eta bere ustez "elementu batzuek erakusten dute ez zela noizbehinkako eta ezohiko gauza bat", baizik eta "hasieran transmititu zena baino zabalagoa dela".
Duela 31 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez gogoratu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Gregorio Ordoñez legebiltzarkide eta Donostiako PPko zinegotzi izandakoa. 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk Donostiako taberna batean.