ELA: Bateragune auzia "bake prozesuaren aurkako jazarpena" izan zen
Bateragune auziko epaia baliogabetu izanak (Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste hainbat buruzagi zigortu zituen epaiak) prozesu hori "bake prozesuaren aurkako jazarpen politikoa" izan zela "erakusten" duela adierazi du ELA sindikatuak.
Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du 'Bateragune' auziko epaia, 2012an 6 urte eta 6 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri ziena Arnaldo Otegi EH bilduko buruari eta beste akusatu batzuei, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu ostean epaile baten partzialtasunagatik. Printzipioz, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak auzipetuei. Gorenak jaitsi egin zituen zigorrak eta Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen epaia.
Ohar baten bidez, ELAk azpimarratu du auziaren hasieratik adierazi zuela "PSOE eta PPren Gobernuen" helburua Otegi eta gainerako akusatuak ezgaitzea zela, "ETA armak uztera eraman zuen bake prozesuan pertsona horien ahaleginak kriminalizatzeko".
"ELAk beti salatu du erabaki politikoa zela, eta ez judiziala, eta orain frogatuta geratu da Auzitegi Konstituzionala Espainiako Gobernuaren aginduetara dagoela: Estatuan ez dago botere banaketarik", gaineratu du sindikatu horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"