Bilboko Udala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak bere horretan utziko ditu aurten udal tasak eta zergak

Neurri horrekin batera, datorren urtean gaur egun dauden zerga-onurak eta ordaintzeko erraztasunak ere mantenduko dira, egoera ekonomikoa dela eta.
Bilboko Udaletxea.
Bilboko Udaletxea. Artxiboko argazkia: Faustino Ramiro

Bilboko Udaleko gobernu taldeak 2021eko udal zergak eta tasak izoztea onartu zuen abuztuan. Gauzak horrela, urte berrian indarrean jarraituko dute gaur egungo ordenantza fiskalek.

Neurri horrekin batera, datorren urtean gaur egun dauden zerga-onurak eta ordaintzeko erraztasunak mantentzea ere adostu zueten. Hain zuzen ere, gaur egungo egoera ekonomikoa aztertu ondoren hartu zituzten erabaki horiek.

Bilboko Udalak azaldu zuenez, "zergei eusteko ahalegina egingo da udal-sarreren diru-bilketan beherakada handia izan den une honetan, baina, era berean, aukera ematen du azken urteetan Udalak hartutako konpromisoarekin jarraitzeko, udal-kontu saneatuak finkatzeko, zergadunari karga gehiago eragin gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X