Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zizur Nagusiko udal gobernuak AS Zizurreko bi zinegotziak kanporatu ditu

Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek, Geroa Baik eta EH Bilduk, salatu dute kanporatutako biak zentsura-mozioa aurkezteko hartu-emanetan zeudela beste talde batzuekin.
Jon Gondan alkatea, prentsaurrekoan.
Jon Gondan alkatea, prentsaurrekoan. Argazkia: Zizur Nagusia

Zizur Nagusiko Udaleko gobernuak, orain arte Geroa Baik, EH Bilduk eta AS Zizurrek osatutakoak, azken talde horretako bi zinegotziak (Javier Alvarez eta Ana Reguilon) kanporatzea adostu du.

Kargugabetzea atzo arratsaldean jakinarazi zuten Jon Gondan alkateak (Geroa Bai) eta Jose Angel Saiz zinegotziak (EH Bildu), beste udal ordezkari batzuk ondoan zituztela.

Alkateak azaldu duenez, "elkarrekin hartutako erabakia da, hainbat arrazoi tarteko. Jakin badakigu kargugabetutako zinegotziak beste talde batzuekin harremanetan egon direla gobernu honen kontrako zentsura-mozioa aurkezteko. Leialtasun falta itzela da".

Etorkizunaz galdetuta, Jose Angel Saizek nabarmendu du "beste talde batzuekin itunak" lortzeko lanean jarriko direla "udal gobernuari egonkortasuna emateko".  Kanporatutako bi zinegotziak "gobernua zatitzeko ahaleginetan" egon direla salatu du Saizek.

AS Zizur taldeko bi kideek adierazi dute ez zeudela eroso EH Bildurekin koalizioan, baina ukatu egin dute zentsura mozioa prestatzen ari zirela.

Navarra Sumak irabazi zituen 2019ko udal hauteskundeak Zizur Nagusian, 6 zinegotzirekin. Dena dela, Geroa Baik (4), EH Bilduk (3) eta AS Zizurrek (2) indarrak batu eta koalizio gobernua osatu zuten. PSNk 2 ordezkari ditu udalean.

Zure interesekoa izan daiteke

María Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Transferentzien Batzorde Mistoa abenduaren 29an bilduko da bost gai eskualdatzeko

Honako hauek dira gaiak: itsas salbamendua, Barakaldoko makineria egiaztatzeko zentroa, eskola-asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak eta langabezia-prestazioak. Beste transferentziak, Euskadiko Gobernuak urrian Estatukoari helarazi zizkion hamar transferentziak osatu arte, negoziatzen jarraituko da urtea amaitu arte, epe hori jarri baitzen Estatutua gauzatzeko.

Gehiago ikusi