Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, jihadismoarekin lotuta

Pasaian eta Donostian bizi ziren hiru marokoarrak, eta Auzitegi Nazionalaren aginduz eraman dituzte atxilo.

Hiru pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Gipuzkoan, jihadismoarekin lotuta. Auzitegi Nazionalak agindu du operazioa, eta oraindik irekita dago.

Marokoarrak dira hiru atxilotuak, eta Pasaian eta Donostian bizi ziren, ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez.

Espainiako Polizia egiten ari den operazioa Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X