Sare eta Bakearen Artisauak: "2021a konponbidearen urtea izan behar da"
Sare Herritarrak, Bakearen Artisauek eta Bake Bideak elkarretaratzeak deitu dituzte urtarrilaren 9rako, urtero egiten den manifestazio handiaren ordez, Espainiar eta Frantziar Estatuetako espetxeetan presoek duten "eskubideen urraketa desagerrarazteko" eskatzeko. Mobilizazioetarako bi egun falta diren honetan, Sareren eta Bakearen Artisauen ordezkariek "kalera ateratzeko" deia egin diete herritarrei 2021a "konponbidearen urtea" izan dadin.
Inaxio Oiartzabal eta Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileek Baionan eskainitako prentsaurrekoan gogorarazi dutenez, Hego Euskal Herriko 220 herritan baino gehiagotan egingo dituzte kontzentrazioak, eta denak "agintariek adierazitako osasun-segurtasun neurri guztiak zainduz" egingo dituztela zehaztu dute.
Bion hitzetan, espetxe politikan izandako aurrerapausoak gorabehera, "oraindik ere oso garrantzitsua da jendea kalera ateratzea". Sareren ustez, euskal jendarteak "ausardia gehiago eskatu behar die Espainia eta Frantziako gobernuei". Horren ildoan, gogorarazi dute Espainiako espetxeetan dauden 163 presoetatik, % 29 batez beste 600/1.100 kilometrora daudela; % 20, 400/590 kilometrora eta % 38, 100/390 km artean. Hala, 25 preso baino ez daude Euskal Herriko kartzeletan.
Sare Herritarrak aitortu du "zerbait mugitzen" ari dela "espetxe-politikan". "Gerturatze batzuk gertatzen ari dira, eta hori lasaigarri bat da familia batzuentzat, preso dauden senideak bisitatzeko urteetan zehar egiten ari diren distantzia luzeak murrizten baitituzte", nabarmendu dute.
Horrenbestez, 2021a "konponbidearen urtea" izan behar del aldarrikatu dute, eta hiru helburu zehaztu dituzte. Aurrena, "preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eta erbesteratuen itzulera bermatzea". Bigarrenik, "graduek progresioa izatea preso guztientzat. Espainiako kartzeletan dauden 163 presoetatik 107 lehen graduan daude. Preso batzuk 30 urteko askatasun-gabetzearen ondoren ateratzen ari dira, eta lehen graduan ateratzen ari dira". Azkenik, gaixotasun larriak dituzten preso guztiak aske uztea galdegin dute. Hori guztia gauzatzeko bi arrazoi aipatu dituzte Sareren bozeramaileek: "Legeak baimentzen duelako eta gizatasun hutsagatik".
Bestalde, Anais Funosas eta Mixel Berhokoirigoin (Bakearen Artisauak) jakinarazi dute Baionan larunbaterako deituta dagoen mobilizaziorako (17:00etan) 1.000 erreserba baino gehiago izan dituztela, eta Jean-François Irigoyen Donibane Lohizuneko auzapezak eta Chantal Herguy Aiziritzeko auzapezak irakurriko dute elkarretaratzearen amaierako mezua.
EH Bildu eta LAB mobilizazioetan izango dira
Bestalde, EH Bilduk Sarek, Bakearen Artisauek eta Bake Bideak Euskal Herriko hiri eta herrietan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, presoen eskubideak aldarrikatzeko eta salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko.
Ohar batean, EH Bilduk adierazi du urtarrileko manifestazio jendetsua ezin egiteak ez duela esan nahi euskal presoen eskubideak aldarrikatu gabe geratu behar direnik. "Beste behin ere, aurten funtsezkoa da aldarrikapen horiek leku guztietara helaraztea, euskal presoen eta haien senideen oinarrizko giza eskubideak sistematikoki urratzen jarraitzen baitute", adierazi du.
"Azken hilabeteetan arlo honetan aurrerapausoak badira ere, urruntze politikak indarrean jarraitzen du", ohartarazi du koalizio soberanistak.
LAB sindikatuak ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, eta iragarri du sindikatuko batzorde nazionaleko kideak beren inguruko deialdietan izango direla. Halaber, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia eta Endika Perez Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldian izango direla jakinarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.