Ayusok hauteskundeak aurreratu ditu eta oposizioak zentsura mozioak aurkeztu ditu
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak hauteskundeak aurreratzeko erabakia hartu du, Murtzian PSOEk eta Ciudadanosek, PPri boterea kentzeko asmoz, asteazken honetan aurkeztu duten zentsura mozioaren ondotik. Alabaina, Juanma Morenok eta Alfonso Fernandez-Mañuecok zuzendutako Andaluziako eta Gaztela eta Leongo gobernuek baztertu egin dute bozak deitzea, eta "pandemia egoera honetan" egonkortasunerako deia egin dute biek ala biek.
Murtzian PPk eta Ciudadanosek gobernu ituna hausteak krisia ekarri du bi alderdien artean. Andaluzian, Murtzian, Gaztela eta Leonen eta Madrilen koalizioan zuzentzen dituzte gobernuak bi alderdi horiek.
Ines Arrimadas Ciudadanoseko presidentearen aurka egin du PPk, Murtzian gertatutakoaren harira. "Hitza ez betetzea" aurpegiratu dio, "lau urteko ituna hausteagatik".
"Murtzian jazotakorekin, Arrimadasek erakutsi du ez dela fidatzeko moduko gobernukidea, eta, beraz, ezin gara geldirik geratu", esan dute PPkoek. Horrela, Madrilen zentsura mozioa aurkeztu baino lehenago, aurrea hartzeko erabakia hartu du Ayusok, eta hauteskundeak deitu ditu maiatzaren 4rako.
Ayusoren erabakia arrazoitzeko, PPk argitu du Madrilen ere zentsura mozioa aurkeztuko balute, ez luketela erkidegoan bozak deitzeko tarterik izango. Izan ere, Ayusok hauteskundeak iragartzearekin batera, bi zentsura mozio aurkeztu dituzte erkidego horretan; bata, PSOEren talde parlamentarioak, eta bestea, Mas Madridek.
Ayusok berak ere onartu du aurrea hartzeko asmoz egin duela bozetarako deia. "Madrilek gobernu egonkor bat behar du, ideia argiekin, anbizio handiko irtenbideekin eta estatu senarekin. Gaur egun, baina, ez dago hori ziurtatzerik", adierazi du komunikabideen aurrean.
PSOEren eta Mas Madriden zentsura mozioak, onartuta
Madrilgo Parlamentuko Mahaiak (Ciudadanosek zuzentzen du) onartu egin ditu PSOEk eta Mas Madridek Ayusoren aurka aurkeztutako zentsura mozioak.
Mahaiaren arabera, Parlamentua ez dago erabat deseginda Ayusoren dekretua ostegunean Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
Ciudadanoseko kontseilari guztiak kargutik bota ditu Ayusok
Ciudadanoseko kontseilari guztiak, Ignacio Aguado presidenteordea barne, kargutik kentzea erabaki du Isabel Diaz Ayusok, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Aguadok, bere aldetik, azpimarratu du Madrilgo Erkidegoko buruzagiaren erabakia "kapritxo hutsa" izan dela. "PPk eta Ciudadanosek sinatutako akordioa hautsi du, baita bere hitza jan ere. Duela urtebete Madrilgo Presidentetza hartu zuenetik egindako arduragabekeria handiena da", erantsi du.
PPren aurkako zentsura mozioa, Murtzian
PSOE eta Ciudadanos alderdiek zentsura mozioa aurkeztu dute asteazken goiz honetan, PP Murtziako Gobernutik botatzeko (26 urte egon da boterean).
Horri erantzunez, Fernando Lopez Miras Gobernuko presidenteak Ciudadanoseko kontseilariak kargugabetu ditu.
PSOEk zentsura mozioa aurkeztu du Gaztela eta Leonen
Gaztela eta Leonen ere, PPk eta Ciudadanosek osatutako Gobernua hausteko ahalegina egin dute sozialistek asteazken honetan.
Aurkeztutako zentsura mozioa "ustelkeria kasuekin lotuta" dagoela argudiatu du PSOEk. Halaber, nabarmendu du popularrek ez dituztela itunak bete, eta covid-19aren krisia kudeatzeko orduan "pasibotasuna eta nahasmendua" nagusitu direla.
Ustelkeriarik gabeko gobernuetan egonkortasuna bermatu du Ciudadanosek
Edmundo Bal Ciudadanosek Kongresuan duen bozeramaileak argi utzi du "ustelkeriarik gabeko gobernuek" egonkor jarraituko dutela. Horregatik, uko egin dio PSOEk Gaztela eta Leonen aurkeztutako zentsura mozioa babesteari.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.