EAE-ko Auzitegi Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Subijanak arau zehatzagoak eskatu ditu gatazkak konpontzeko

Horixe aldarrikatu du EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berriak osasunerako eta askatasunerako eskubideek talka egiten duten kasuetan, "zalantzak gutxitzeko eta desorientazio soziala galarazteko".
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berria. Argazkia: Efe
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berria. Argazkia: Efe

Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du askatasunerako eta osasunerako eskubideen arteko gatazkak konpontzeko "egoerara egokitzen den zuzenbidea" behar dela, eta, horretarako, legegileak arau "zehatzak" egin behar dituela, eta auzitegiek argudio "argiak" eman.

Subijanak kargua hartu du gaur, eta ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea.

Subijanak hitza hartu duenean azaldu duenez, covid-19aren pandemiak agerian utzi du justiziak duen garrantzia askatasuna eta osasuna bezalako "balio juridiko oinarrizkoen" arteko gatazkak konpontzeko.

Testuinguru horretan, gogorarazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid-19agatik arrisku handiko eremuan zeuden tabernak eta jatetxeak irekitzea baimendu zuela, Eusko Jaurlaritzaren irizpidearen aurka.

Horren aurrean, presidente berriak uste du "egoerara egokitzen den zuzenbidea" behar dela, legegileak "arau zehatzak" egin behar dituela eta auzitegiek "argudio argiak" eman behar dituztela erabakiak justifikatzeko irizpideak uler daitezen.

Izan ere, "zalantzak gutxitu eta gizartearen nahasmendua eta desorientazioa galarazi" beharra dagoela iritzi dio.

Bestalde, biktimen egoera konpontzen duen justiziaren alde egin du, posible dela iritzita.

Lesmesek, berriz, Subijanaren ibilbidea eta bere "bertuteak" azpimarratu ditu, tartean jarrera "moderatua" eta "euskal lurrarekiko atxikimendua".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazio jendetsua Azpeitian, bi kasutan auzipetutako 43 herritarren alde

Manifestazioa izan da iluntzean Azpeitian, VOX-en kontra mobilizatzeagatik ikertuta dauden 20 lagunei eta pintaketa baten harira auzipetu zituzten beste 23 herritarrei elkartasuna adierazteko. Urtarrilean eta otsailean epaituko dituzte guztiak.  Jendetza batu da Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak deituta,  "Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna" lelopean egin duten manifestazioan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X