EH Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren militanteek lurralde zuzendaritza berriak berretsi dituzte

Asier Vega (Bizkaia), Ibon San Saturnino (Araba), Nekane Zinkunegi (Gipuzkoa) eta Miren Zabaleta (Nafarroa) aukeratu dituzte datozen lau urteetarako.
Ibon San Saturnino, EH Bildu Arabako agintaria. Argazkia: @EHBilduAraba

EH Bilduren militanteek Mahai Politikoan aurkeztutako lurralde zuzendaritzak berretsi dituzte, datozen lau urteetarako. Telematikoki onartu dituzte Asier Vega (Bizkaia), Ibon San Saturnino (Araba), Nekane Zinkunegi (Gipuzkoa) eta Miren Zabaleta (Nafarroa) buru dituzten zerrendak.

Bizkaian, EH Bilduren zuzendaritza berria Asier Vegaren esku egongo da; aldeko botoen % 90,62arekin, kontrako % 2,38arekin eta zurizko botoen % 7arekin.

Arabako Koordinazio Taldearen burua Ibon San Saturnino izango da, hautesleen % 89ak hala bozkatuta. Kasu honetan, militantziaren % 4ak kontran bozkatu du, eta % 6ak zuriz eman du botoa.

Beste alde batetik, Gipuzkoako bilkideen % 93,41ak Nekane Zunzunegi buru duen zerrendaren alde egin dute. Guztira % 2,4k bozkatu du aurka, eta zurizko boz kopurua % 4,19koa izan da.

Nafarroan, militanteen % 94ak egin du Miren Zabaletaren lidergoaren alde. Hori izan da aurkeztu den plantxa bakarra; ezezko botoen % 1,27arekin eta zurizkoen % 2,24arekin, alderdi abertzaleak komunikatu batean jakitera eman duenez.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martinezek dio Eusko Jaurlaritza "erabat oker" dagoela Sumar langabeziaren transferentziaren oztopatzeaz seinalatzean

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lander Martinez Sumarreko Bizkaiko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak ez duela inoiz "blokeorik edo oztoporik planteatu" Gizarte Segurantzaren transferentzietan aurrera egiteko, eta EAJ eta PSE-EE "oker" daudela adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiei eskatu die azal dezatela zergatik leporatzen dioten Sumarri Euskal Autonomia Erkidegoaren langabezia-prestazioen eskualdatzea geldiaraztea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.

Gehiago kargatu