Parisko Dei Auzitegiak bertan behera utzi du Josu Urrutikoetxearen epaiketa
Parisko Dei Auzitegiak bertan behera utzi du ETAko kide izatea egotzita Josu Urrutikoetxeari egin beharreko epaiketa, irregulartasunak izan direlako eta egozten zaizkion delituak ez daudelako nahikoa argi azalduta.
Tentsioz betetako hasiera tirabiratsua izan du epaiketak, eta hasi eta ordu eta erdira, epaiketa bertan behera uztea erabaki du epaileak, eta sumarioa instrukzio fasera itzultzea, ez baitago argi zehazki zer leporatzen zaion Urrutikoetxeari.
Oraingoan, 2003 eta 2005 urteen artean ETAko kide izatea leporatzen zioten, baina Urrutikoetxeak argi eta garbi onartu izan du aldi horretan ETAko kide izan zela, baina bere zeregina 2016an Suitzan izandako negoziazioak prestatzea zela, bere helburuak ez zirela inolaz ere terroristak. Halaxe azaldu du, esaterako, epaiketa aurretik France Bleu Pays Basque irrati publikoan eskainitako elkarrizketa batean.
Abokatuak epaileari oroitarazi dio joan den irailaren 1ean Parisko Zigor Auzitegiak errugabetzat jo zuela Urrutikoetxea, argudiatuta, hain zuzen ere, erakundeko kideekin bake prozesu bat bultzatzea ezin daitekeela terrorismotzat hartu. Hala galdetu dio gaur epaileari, "Parisko Zigor Auzitegian delitu ez dena izan daiteke delitu Parisko Dei Auzitegian?".
Irregulartasunak eta xehetasun falta ikusirik, epaileak berak, tonu desesperatuan adierazi du, akusazio bat egitate zehatzetan oinarritu behar dela eta akusazioa oinarritzen den ikerketa "minimalista"izan zela, "hutsala ez esatearren".
"Dena da irregularra", esan du eta saioa itxi du; lehenik Josu Urrutikoetxeari eskatu dio errespeta dezala kontrol judiziala.
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohiak Frantziako Estatuan egin beharreko azken epaiketari aurre egin behar zion gaur. 2010ean zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten auzi-ihesean eta akusatuak epaiketa bere aurrean errepikatzea eskatu zuen; hori zen, hain zuzen, gaurko aurreikusita zegoena. Irteerako laukitxora itzulita, espero da da epaiketa gutxienez hilabete batzuk atzeratzea.
Joan den irailaren 1ean, Frantziako justiziak beste epaiketa batean absolbitu zuen, 2011 eta 2013 artean erakunde terroristako kide izatea egotzita. Frantziako Fiskaltzak bost urteko kartzela-zigorra eskatu zuen orduan.
EH Bildu eta EH Bairen babesa
Gaur Parisen izan dira EH Bilduko eta EH Baiko ordezkariak. Epaiketa hasi aurretik, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak Urrutikoetxea abssolbitzea espero dutela adierazi du "ezinbesteko aktorea delako talde armatuaren desagerpenean" eta "Euskal Herrian bakea eta bizikidetza demokratikoa eraikitzen hasteko".
Iriartek esan du Parisera joan direla, "Urrutikoetxeari epaiketan babesa ematera. Ia 10 urte dira Aieteko nazioarteko bake konferentzia egin zenetik, eta, gure ustez, bide orri hori baliozkoa da oraindik, nahiz eta puntu batzuk betetzeke dauden oraindik", esan du.
Maddalen Iriartek uste du "Espainiak argi eta garbi interpretatu beharko lukeen mezua" dela hori; izan ere, "Euskal Herrian bizi izan den eta oraindik alderdi batzuetan bizi den egoera korapilatsu eta konplexu batean urratsak ematen dituenari" eta "ETA ekuaziotik ateratzen duenari beste auzitegi batzuek erantzun behar diote". Gainertau duenez, "epaiketan parte hartuko duten aktore batzuk eta pertsona ospetsu batzuk arrazoia ematera datozkigu".
"Gaur hemen gaude, Parisen, gure herrialdean elkarbizitza lortzeko pausoak ematen jarraitu behar dela defendatzeko eta horrelako epaiketek zentzu horretan ezer ez dakartela salatzeko", gaineratu du.
(Informazioa osatzen ari gara)
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.