Jaurlaritzak ez du baztertzen egungo murrizketak hilaren 28tik aurrera ere luzatzea
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ez du baztertu koronabirusaren aurka egun Euskadin indarrean dauden neurriak urtarrilaren 28tik aurrera ere luzatzea, eta gaineratu du erabakia Osasun Saileko arduradunen eta adituen proposamenen araberakoa izango dela.
"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, Zupiriak zehaztu du oraindik ere ez dagoela deituta LABIren bilera. Oraingoz, une honetako murrizketak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean.
Jaurlaritzako eledunak nazioarteko testuingurua ere kontuan hartzeko deia egin du, eta gogorarazi du hainbat herrialdetan ekitaldi kultural jendetsuak bertan behera utzi dituztela.
Zupiriak azaldu duenez, osasun larrialdi egoera deitu zenean 50 pertsona zeuden EAEko ZIUetan, eta egun 100dik gora daude. Era berean, positibitate tasa % 30etik gorakoa da, egokiena gehienez % 5ekoa izatea denean. Hori bai, azken egunetan datuek hobera egin dutela aitortu du.
Bestalde, Osakidetzako sindikatuek egindako kritikei erantzun die. Indar sindikalen arabera, 4.000 osasun langile kaleratu dituzte azken hilabeteotan. Sailburuak bestelakoa uste du: "Osakidetzan inoiz baino pertsona gehiago daude lanean".
Azaldu duenez, Gabonetan behargin askok oporrak zituzten, eta beraz, "kontratazioak egin behar izan ditugu ordezkatzeko (...) behargin horiek lanean daude", azpimarratu du.
Covid-19aren seigarren olatua izaten ari den bilakaeraren aurrean, "baikor" baina "zuhur" agertu da Zupiria. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere badenak azpimarratu du pandemiaren adierazleak "oraindik, oso kezkagarriak" direla, eta egoera egonkortze bidean dela dirudien arren, ez du aurreratu neurriak bertan behera uzteko asmoa duten edo ez. "Ez dezagun ahaztu, adibidez, azken neurriak ezarri zirenean ZIUetan zegoen egoera nabarmen okertu dela. Bikoiztu egin da bertan dagoen gaixoen kopurua", zehaztu du.
Covid ziurtagiriaren derrigortasunak izan dituen ondorioak aztertu dituzten galdetuta, Zupiriak azaldu duen bakarra da "txertatuen kopuruak" gora egin duela. "Gauza bakarra esan dezaket: hainbat espaziotara sartzeko covid pasaportea ezartzea erabaki zenetik, txertoa hartu dutenen kopurua hazi egin da", argitu du.
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskualdatzearen inguruan piztutako polemikaz ere aritu da sailburua. Horren hitzetan, "PSOEk eta EAJk itxitako akordioa" egikaritzea dagokio Jaurlaritzari, eta "horretan ari gara". "Espainiako Gobernua bera izan zen transferentzia-egutegia ezarri zuena, eta orain Gobernua bera da egutegia betetzen ari ez dena", argitu du. Zentzu horretan, PSEren eta EAJren iritzia berdina dela argitu du: "eskualdatzeak behin betikoa izan behar du".
Bestalde, Mikel Antza ETAko kide ohia Gregorio Ordoñezen hilketagatik ez inputatzea eskatzeko, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek kaleratu duten adierazpenaren inguruan esan du "hainbat pertsona eta ekintza zuritzeko" ahalegina ikusten ari garela azkenaldian, eta hor kokatu du Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro frankista ohiak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren inguruan egin dituen adierazpenak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.