EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak 204.000 euroko zigorra jarri dio PPri, Gurtel saretik probetxua ateratzeagatik

Auzitegiak Alderdi Popularra zigortzen duen hirugarren aldia da. Aurrez, Gurtel auziko lehen aldiagatik eta 'B kutxa" alderdiaren Genova kaleko egoitza berritzeko erabiltzeagatik kondenatu zuen.
Pablo Crespo (erdian) eta Francisco Correa (eskuinean)
Pablo Crespo (erdian) eta Francisco Correa (eskuinean). Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak Alderdi Popularra 204.198,64 euro ordaintzera zigortu du, 2001 eta 2009 bitartean Gurtel sareak Boadilla del Monte udalerrian izandako irabazietatik etekinak ateratzeagatik.

Gurtel auzian PP zigortzen duten hirugarren aldia da. Aurrez, Gurtel sarearen lehen garaiagatik eta alderdiko "B kutxa" Genova kaleko egoitza berritzeko erabiltzeagatik kondenatu zuten.

Aho batez hartu du erabakia Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea jar diezaiokete.

Guztira, Auzitegi Nazionalak 23 pertsona kondenatu ditu, tartean, Francisco Correa Gurtel sareko buruzagia eta honen bigarrena, Pablo Crespo. Biek ala biek, aipaturiko sarean zuten eginkizuna aitortu zigor eskaera murriztearen truke. Batak zein besteak urteak daramatzate espetxean Gurtel auziko beste atal batzuengatik. Oraingoan, 13 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diete.

Gainera, Auzitegi Nazionalak 36 urte eta 11 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Arturo Gonzalez Panero Boadilla del Monteko alkate ohiari El Albondiguilla ezizenaz ezaguna denari.

Gurtelen lehen garaiko epaian oinarritu da Auzitegi Nazionala Gurtel sareak Boadilla del Monten nola jarduten zuen deskribatzeko. Epaiaren arabera, komisioen truke  Francisco Correaren enpresek udalean kontratuak lortzen zituzten. Ondoren, komisioetatik jasotako dirua alderdiaren ekitaldiak eta gastuak ordaintzeko baliatzen zuen PPk. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X