Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñarritu, zelatatua izan dela jakin berritan: "Europan egindako espioitza politiko handiena da honakoa"

EH Bilduren diputatuaren ustez, Espainiako Gobernuak "lehenbailehen argitu behar du zein izan den bere papera" 65 politikari independentistari egindako espioitza kasuan. Arnaldo Otegik adierazi du ez dela harritzen zelatatua izanagatik eta honen guztiaren atzean 78ko erregimena dagoela esan du.
Iñarritu, artxiboko argazki batean.
Iñarritu, artxiboko argazki batean. EITB Media

Jon Iñarritu EH Bilduren diputatuak salatu duenez, bera 64 politikari independentistarekin batera —gehienak katalanak dira baina Arnaldo Otegi koalizio abertzaleko koordinatzaile nagusia ere badago tartean— "Europan Pegasus malwarearekin egindako espioitza politiko handienaren" biktima izan da. Politikariak Espainiako Estatua egin du horren erantzule, eta kasuan izan duen "papera lehenbailehen argitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Atzo eman zuten ikerketaren berri The New Yorker aldizkariak eta The Citizen Lab Torontoko (Kanada) Unibertsitateko institutuak, eta hori ezagutu berritan, elkarrizketa eskaini dio Iñarrituk Radio Euskadiko "Boulevard" saioari. Azaldu duenez, duela urtebete jakin zuen bere sakelakoa kontrolatzen ari zirela, Torontoko Unibertsitateko institutu horrek esanda. Ikerlariek egiaztatu ahal izan zutenez, diputatuaren telefonoan software horrekin egindako azken sarrera 2020ko abenduan izan zen, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua jardunean zela. 

Iñarrituren hitzetan, NSO Group Israelgo enpresaren softwarea (Pegasus) "delitu larriak, esaterako atentatuak, prebenitzeko erabili ohi dute estatuek", epaile baten baimena dutela. "Jakin badakigu berme demokratiko handiak ez dituzten estatu batzuek informazio politikoa biltzeko erabiltzen dutela (...) Hungariako eta Poloniako kasuak ezagutzen genituen, eta orain Espainia batu zaie", salatu du.

Diputatu abertzalearen aburuz, "begi bistakoa" da Espainiako Estatua dagoela espioitza kasu horren atzean, eta hiru arrazoi eman ditu: "Lehendabizikoa, estatuei bakarrik saltzen zaie. Bigarrena, zelatatutako guztiak Kataluniako eta Euskal Herriko ordezkari politikoak gara, eta zein beste estatuk izango luke gu zelatatzeko interesik? Azkenik, Espainia izan ez balitz, arin batean aterako lirateke esaten ikerketa abiatuko dutela".

Iñarrituren hitzetan, inor ez da berarekin harremanetan jarri, eta estatua "ez ikusiarena egiten saiatzen ari da, ezertxo ere jakingo ez balu bezala". Gogorarazi duenez, duela 25 urte Gasteizko herriko tabernan egindako espioitza deskubritu zuten, eta ministro bat kargutik kendu. "Ikusteke dago zer gertatzen den orain", erantsi du.

"Eskandalagarria da, eta Espainiako Gobernuak lehenbailehen argitu behar du zein izan den bere papera", azpimarratu du. Horren harira, iragarri du asteon bertan segurtasun eta inteligentzia zerbitzuen arduradunen eta Pedro Sanchez Espainiako presidentearen agerraldiak eskatuko dituztela.

Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du ez dela harritzen Estatuak zelatatu izanaz eta honen guztiaren atzean 78ko erregimena dagoela erantsi du.

"Ilegalizatu egin gintuzten, torturatu egin gintuzten, hauteskundeetara aurkeztea eragotzi ziguten, gerra zikina egin dute eta Estatu erailketak egin dituzte. Inor harritzen al da gu zelatatzeaz?", galdetu du sare sozialetan idatzitako mezu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X