Albiste dira
Udalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bere zinegotzi guztiak eta nazioarteko ordezkariak bilduko ditu EH Bilduk lehen Konferentzia Munizipalistan

Iruñean egingo dituzten jardunaldietan, maiatzaren 27an eta 28an, koalizioaren ordezkariek eta nazioartetik etorritakoek "programak eta ideiak" partekatuko dituzte.
Onintze Oleaga.
Onintze Oleaga. Argazkia: EH Bildu

EH Bilduko alkateak eta zinegotziak eta atzerritik etorritakoak lehenengo Konferentzia Munizipalistan bilduko dira, Iruñean, maiatzaren 27an eta 28an, "erlojuak sinkronizatu eta programak eta ideiak" partekatzeko, "bertan bizi eta lan egiten dutenentzat herri eta hiri hobeak eraikitzeko lanean jarraitzeko helburuarekin".

Hego Euskal Herriko ordezkariez gain, Irlandatik, Eskoziatik, Txiletik, Danimarkatik, Suitzatik, Kataluniatik, Galiziatik eta Finlandiatik etorritako zinegotziak, parlamentariak eta udal arloko politikariak izango dira Nafarroako hiriburuan egingo duten ekitaldian.

Ostiralean, solasaldia egingo dute Joseba Asiron Iruñeko zinegotziak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Eoin O Broin Irlandako Errepublikako Sinn Feineko parlamentariak, eta larunbatean, gobernantza eredu herrigilea, trantsizio energetikoa, gobernantza feministaren eredua eta etxebizitza aztertuko dituzte.

Euskal Herriko eta munduko "erronka kolosal" horien aurrean, "aldaketa handiak eta ziurgabetasun izugarriak bizi ditugu, eta udalgintzak funtsezko papera izan dezake". "Konponbide" eta "lidergo berri" bila arituko dira konferentzian, "helburu bakartzat hiri, herri eta auzo bizigarriagoak eraikitzea dutenak".

"EH Bilduko alkateek denbora daramate gauzak beste era batera egin daitezkeela erakusten. Politika publikoak abian jarri aurretik, jendearen beharrak entzun eta aditzen, herritarrekin etengabe konplizitateak eta sinergiak bilatzen, komunitatea eraikitzen", esan du koalizioak ohar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X