EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk gehiengo osoa lortuko luke Bilbon

Jeltzaleen hautagaitzak 15 zinegotzi lortuko lituzke, hori dela eta, ez luke akordioak lortzeko beharrik izango alkatetza eskuratzeko. PSE-EEk babesa galduko luke, nahiz eta bigarren indarra izateari eutsiko liokeen, baina EH Bildurekiko ia parean geratuta.
EITB Focusen Bilboko emaitzak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
EAJk gehiengo osoa lortuko luke Bilbon

EAJk gehiengo osoa izatea lortuko luke Bilbon, 15 zinegotzirekin, 2019ko udal hauteskundeetan jasotako babesa % 3,6 gehiago handituta.

Hala dago jasota EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestan. EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak.

Herritarren erantzunen arabera, berritasun handiena hiriburuen artean hiribildu bilbotarrean emango litzateke, EAJk gehiengo osoa lortuko luke eta, aurrekoetan baino zinegotzi bat gehiago zenbatuta. Gainera, botoen % 46,7 eskuratuko lituzke, aurrekoan jasotako % 43,1arekin alderatuta.

Boto asmoa Bilbon Boto asmoa Bilbon

Ondoren, bigarren indarra PSE-EE litzateke, 5 ordezkarirekin; hirugarrena, EH Bildu, 4rekin; eta laugarrena Elkarrekin Podemos, 3rekin. Hiru talde horiek mantendu egingo lituzkete, horrela, aurreko hauteskundeetan jasotako zinegotzi kopuru bera, baina hiru kasuetan botoen ehunekoan behera eginda.

PPren ordezkari kopurua jaitsiko litzateke, 3tik 2ra, eta ez Voxek ezta C's-ek ere ez lukete ordezkaritzarik lortuko Udalean. Halere, Voxek % 1,2tik % 3ra gora egingo egingo luke.

Zinegotziak alderdika Zinegotziak alderdika

Balorazioa

Juan Mari Aburto alkateen artean notarik altuena jaso duen alkatea da, 10etik 6,5 jasota. Halaber, EITB FOCUSen parte hartu duten pertsonen % 95,2k adierazi du alkatea ezagutzen duela.

Egindako kudeaketari dagokionez, Bilbo da notarik altuena jaso duen hiria eta 5etik gorako erantzun gehien jaso dituena hiru hirien artean. Zehatz-mehatz, % 86k ontzat ematen du Bilboko Udalak egindako kudeaketa, 6,6ko batez besteko notarekin.

Alkateen balorazioa Alkateen balorazioa

Kontsulta itzazu hemen Gasteizeko emaitzak, eta Donostikoak hemen.

Metodologia

Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.

Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.

Fitxa teknikoa

EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko  lagina. Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X