NATOren 40. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek berretsi du defentsarako gastu militarra handituko duela Espainiaren segurtasuna zaintzeko

Adierazpenok egin ditu Espainiako Gobernuko presidenteak NATOren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Horren arabera, gaur-gaurkoz Erakundea bere historiako erronkarik handienaren aurrean dago. Koalizio-gobernuko kide den Unidas Podemosen ordezkaririk ez da izan ospakizunean.
Ekitaldia Errege Antzokian. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Espainia NATOn sartu zeneko 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia Madrilgo Errege Antzokian

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Estatuak defentsarako gastu militarra handituko du egonkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera, bereziki, Ukrainakoa bezalako gatazkek arriskuan jar ez dezaten.

Sanchezek Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren eta Felipe VI.a erregearen aurrean egin ditu adierazpenok, Espainia NATOn sartu zela 40 urte bete direla ospatzeko Madrilgo Errege Antzokian egindako ekitaldian.

Gobernuko presidentearen arabera, NATOko kide izatea funtsezkoa da "gure bizimodua, egonkortasuna eta hurbileko belaunaldien etorkizuna bermatzeko". Era berean, "historiaren alde egokian" egotea erabaki dutela gaineratu du, "bakea eta nazioarteko zuzenbidearen alde lan eginez". Horren arabera, gaur gaurkoz NATO erakundea bere historiako erronkarik handienaren aurrean dago. 

Erregeak, berriz, NATOri eskatu dio, ekialdeko zonaldea eta Errusiaren mehatxua zaintzeaz gain, "gero eta arreta handiagoa" jar dezala hegoaldeko mugan, terrorismo jihadistaren gorakada handia baita.

Ekitaldian Felipe Gonzalez, Jose María Aznar eta Jose Luis Rodríguez Zapatero ere izan dira, baita Alberto Núñez Feijoo PPko burua ere. Unidas Podemoseko ordezkaririk, baina, ez da izan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Senideen elkarretaratzea Valentziako Generalitataren aurrean, Mazonek dimisioa eman dezakeela zabaldu denean

2024ko urriaren 29an hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Valentziako Generalitateko Jauregiaren atarian, Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko berriz ere, "365 egun beranduago iritsiko dena", salatu dute.  Compromiseko kideek eta jarraitzaileek ere 'Mazon dimissio' zioen pankarta handi bat zabaldu dute toki horretan bertan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X