Albiste da
Frantziako lehen ministroa |
Asanblada Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du

Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun. "Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Elisabeth Borne lehen ministroak.
La primera ministra gala, Élisabeth Borne, durante su discurso en la Asamblea Nacional. Foto: EFE
Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa, Asanblada Nazionalean. Argazkia: EFE

Frantziako Gobernuak EDF konpainia elektrikoaren % 100 kontrolatzeko asmoa du, Elisabeth Borne lehen ministroak Asanblada Nazionalean baieztatu duenez.

"Estatuak EDFko kapitalaren % 100 kontrolatzeko asmoa duela baieztatzen dizuet gaur", esan du Bornek, Gobernuaren lehentasunak azaltzeko orduan. Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun.

Iragan martxoko hauteskunde-kanpainan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konpainia nazionalizatzea defendatu zuen, independentzia energetikoa indartzeko. Zentral nuklear berriak eraikiz, zero isuriak lortzeko anbizioa du Macronek.

"Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Frantziako lehen ministroak. Borneren ahotan, larrialdi klimatikoak erabaki erradikalak eta irmoak behar ditu.

"Gure etorkizun energetikoaren eta ekoizpenaren erabateko kontrola izan behar dugu", erantsi du agintariak. Borneren hitzetan, pandemiak atzerriko industriekiko gehiegizko menpekotasuna agerian utzi zuen. "Ezin gara Errusiako gas eta petrolioaren menpe izan jadanik", azpimarratu du.

Albiste gehiago politika

Melgosa afirma que los responsables del campamento de Bernedo incumplieron la ley al organizarlo de forma "clandestina"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Melgosak dio Bernedoko kanpamentuko arduradunek legea urratu zutela, jarduerak "modu klandestinoan" antolatuta

Bernedoko kanpamentuan gertatutakoaren eta ustezko delituen erantzukizuna antolatzaileei leporatu die Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak; izan ere, jarduera horiek "modu klandestinoan" antolatu zituzten. "Dena dela, errugabetasun-presuntzioa gorde behar da, epaiketa paralelorik gabe", gaineratu du.

Gehiago kargatu