Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eduardo Santos Kuriako istiluez: "Udal korporazioa guztion ordezkaritza da, eta ezin da halakorik onartu"

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketarako eta Justizia kontseilariak Euskadi Irratian azaldu duenez, bestalde, Eliza Katolikoak sexu delituen Aitorpen Batzordean parte hartu dezan lortzeko ahaleginean jarraituko du Gobernuak.
Eduardo Santos. EiTB Media.
Eduardo Santos. EiTB Media.

Kuria kalean gertatutakoa "gaitzesteko modukoa" dela azaldu du Eduardo Santosek, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketarako eta Justizia kontseilariak, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Izan ere, bere ustez, "Udal korporazioa guztion ordezkaritza da eta ezin da halakorik onartu". Xehetasunak epaileen esku daudela azpimarratu du eta udaltzain bati sudurra hautsi zion gizonezkoa espetxeratu izanari buruz esan du "errespetatu" egiten duela epaileak hartutako erabakia, epaiketan ikusiko dela gertatutakoa eta bakoitzaren ardurak zeintzuk diren. 

Memoria Demokratikoaren Legeari buruz galdetuta, eskuinaren jarrera "negargarria" salatu du Santosek, bere ustez "jarrera negazionista" dutelako gertatutakoari buruz; lege hau "antzinako mamuak astintzeko" erabiltzen ari izatea leporatu dio eskuinari. Era berean, Espainiako Gobernuak lege hori, besteak beste, EH Bildurekin adostu izanak eskuinean hautsak harrotu izanari buruz azaldu du, eskuina bera dela indar mediatikoa ematen diona EH Bilduri, berez duena baino garrantzi handiagoa emanez. 

Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtuko dela eta, Santosek ez du argi Nafarroan denek ondo hartuko ote duten ekimena. Dena dela, nabarmendu duenez, Ezkabako gotorlekua "oso baldintza txarretan" dago, eta elkarte memorialistek eskatu bezala, hura eraberritu nahi bada, "sosak" beharko dira. Ildo horretatik, agerian utzi du ez dakiela diru hori inork jarriko duen, ez zenbat ez noiz jarriko duen ere, eta, beraz, ez du ziurtzat jotzen eraberritze hori. "Gobernuak gobernuarekin egin beharreko mugimendua da hori", azaldu du.

Eliza Katolikoren barruan egindako sexu delituen biktimen legea parlamentuan onartuta, Aitorpen Batzordea eratu beharko da orain Nafarroan. Santosek gogora ekarri du hedabideen bidez jakindakoa, Elizak ez duela parte hartuko batzorde horretan, "nahiz eta legeak aukera ematen dien". Horren aurrean, azpimarratu du ez dutela amore emango, "nahi dugu haiek ere batzordean egotea". Izan ere, Elizak gaiaren gainean hartzen duen jarrera garrantzitsua da, horrek ekar baitezake, esaterako, biktimen espedienteak hobeto ala okerrago osatzea "Elizak artxiboa irekitzen badio biktimari, adibidez, esaten duena baieztatu edo frogak bilatzeko, bada, hobeto osatuko dira espedienteak". Udazkenean osatu nahiko luke gobernuak batzorde hori. 

Bestalde, Nafarroako Gobernua justizia errestauratiboan aurrerapausoak ematen ari dela nabarmendu du, arlo hori profesionalizatu eta finkatu nahi du exekutiboak, gatazka guztietan txertatzeko ikuspegi errestauratiboa. Ikuspegi hori, garrantzitsua izango da Santosen ustez, "birgizarteratzeko ez ezik, baita delituak prebenitzeko eta gizartean bestelako bake-kultura bat hedatzeko ere".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X