Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua transferentzien inguruan "hitz egiten ari dira", Mendiaren arabera

Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, Sanchezek autogobernuarekiko duen konpromisoa "ezin da zalantzan jarri". Lehendakariak atzo egindako proposamenaren harira, Mendiak uste du eskumenak negoziatzeko "beste marko bat" izateko helburua duela.
Mendia, elkarrizketaren une batean.
Mendia, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media

Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu duenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua ari dira transferentzien gaia lantzen: "Hitz egiten ari dira, lanean ari dira, noski". Horren ustez, Sanchezek autogobernuarekiko duen konpromisoa "ezin da zalantzan jarri", eta bi exekutiboen lankidetzarako borondatea da aintzat hartu behar dena.

Elkarrizketa egin diote Mendiari gaur Radio Euskadiren "Boulevard" saioan, Politika Orokorreko Eztabaidaren biharamunean. Horri buruz, esan du "asebeteta" dagoela taldeek herri itunak lortzeko adierazitako prestutasunarekin. 

Hain justu, atzoko saioan lehendakariak egiteke dauden transferentzien harira egindako proposamena hartu du hizpide Mendiak. Urkulluk Batzorde Iraunkorra deitzea eskatu zuen. Lehendakariordearen aburuz, ekimenak negoziatzeko "beste marko bat" izatea du helburu, "gehiago egiteko aukera emango duen beste lan molde bat". Nabarmendu duenez, "balantze positiboa" egin behar da lortutakoaz  —11 eskuduntza transferituta—, eta Espainiako Gobernuaren konpromiso irmoa defendatu du. "Sanchezek ordura arte egin gabekoa egin zuen, idatziz jaso eskumenen egutegi bat", azaldu du.

Gai ekonomikoak ahotan, soldaten kontura sindikatuek eta patronalak "hitzarmen sektorialak" adostu behar dituztela adierazi du, eta "posible ez bada, enpresaz enpresakoak". Izan ere, horren iritzian, "garrantzitsuena da beharginek erosahalmena ez galtzea. Euren langileengan, lan osasunean... inbertitzen ez duten enpresek ez dute etorkizunik edukiko. Enpresen balio handiena enpresen talentua da", aldarrikatu du. 

Azkenik, Espainiako Gobernuak aberatsei ezarri nahi dien zerga balioan jarri du Mendiak, eta "harmonizazio fiskala" defendatu du. "PPk zuzendutako erkidego batzuen lasterketa zoro horrek dumping fiskala ekarri du Espainiara, eta hori oso zaila da ulertzen Europan", kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X