Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak Gorenera jo dute Loiolako kuartelak babesteko epaiaren aurka
Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak helegite bana aurkeztu dute Auzitegi Gorenean, Loiolako kuartel militarrak babesteko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren kontra. Hain zuzen ere, Loiolako kuartelak babestutako ondare izendatzeko eta eraikin militarra ez eraisteko agindu zuen.
Eneko Goia Donostiako alkatearen arabera, "litekeena" da, Auzitegi Gorenaren behin betiko epaia ezagutu aurretik, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen lursaila salerosteko akordioa lortzea. "Nik uste dut akordioa gertu dagoela", adierazi du.
Gaur goizean Donostian eskaini duen prentsaurrekoan, Eneko Goiak jakinarazi du joan den astean amaitu zela Auzitegi Gorenean kasazio helegitea aurkezteko epea, eta Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak bi errekurtso jarri dituztela, bakoitzak berea.
Goiak adierazi duenez, Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak argudio "desberdinak" erabili dituzte, baina "osagarriak". Udalak Donostiak dituen hirigintza eskumenak aldarrikatzen ditu.
Donostiako Udalak eremu horretan 1.600 eta 2.000 etxebizitza artean eraikitzeko asmoa zuen. Voxek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako helegitearen ondotik, ordea, proiektua ez atzera ez aurrera gelditu da. Orain, Auzitegi Gorenak hartuko du azken erabakia.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetza hobetzeko proposamenei "oztoporik ez" jartzeko eskatu dio Pradalesek Osasun Ministerioari
Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari eskatu dio Eusko Jaurlaritza Osakidetzaren egoera hobetzeko egiten ari den proposamenak, "entzuteko" eta "gutxienez, oztoporik ez jartzeko". "Osasun Ministerioari exijitu nahi diot entzun dezala eta egiten utzi dezala", esan du.
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.
Pradalesek Osasun Ministerioari eskatu dio ez dezala "harririk jarri euskal osasun sistemaren hobekuntza oztopatzeko"
2025-2032 planak ospitaleetako "osasun zentro txikienetik puntako teknologiara" doazen inbertsioak aurreikusten dituela defendatu du.
Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du
Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko.
Lander Martinez: "Gobernu honek merezi du"
Asteazken honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernuak bultzada bat behar duela esan du. Ekin diezaion eskatu dio, Gobernua birmoldatuta eta herritarrei haren lanaren balioa helarazteko estrategia argia zabalduta.
Santos Cerdanek dio "Inkisizioaren pareko" jazarpena jasaten ari dela
Buruzagi ohi sozialistak adierazi du Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena, Nafarroan, "garbia eta gardena" izan zela, eta berak ez zuela inolako loturarik izan kontratazio publiko horrekin.
Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan
Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.
Albiste izango dira: Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean, BBK fundazioko presidente berria eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Cerdan Senatuan izango da gaur, baina ez dago argi deklaratuko duen ala ez
Santos Cerdan, PSOEko Antolakuntza idazkari ohia eta judizialki ikertua, Senatuko ikerketa batzordera joango da gaur: galderei erantzuteko edo ez erantzuteko eskubidea du.