Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Funtsak hizpide hartuta bilduko dira gaur Iñigo Urkullu eta Nadia Calviño

Lehendakariak eskatutako premiazko bilera eguerdian egingo da, Ajuria Enean. Espainiatik agindutako kogobernantza betetzea eta Europako Funtsen inguruko erabakietan Jaurlaritzaren eta Aldundien parte-hartze handiagoa defendatuko ditu Urkulluk.
Urkullu eta Calviño Ajuria Enean, 2022ko otsailean. EITB Media.
Urkullu eta Calviño Ajuria Enean, 2022ko otsailean. EITB Media.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nadia Calviño Espainiako lehen presidenteordeak bilera egingo dute gaur Europako Next Generation Funtsen kudeaketari buruz aritzeko. Eguerdian bilduko dira Ajuria Enean.

Urkulluk premiazko bilera eskatu zion abenduan gutun bidez Calviñori, Europako Funtsen inguruko erabakietan Jaurlaritzak eta aldundiek parte har dezatela eskatzeko, eta horri erantzunez dator gaurko bilera.

Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jotzen du euskal erakundeek Europako Funtsen kudeaketa prozesu guztian parte hartzea, baina orain arte hitzemandako kogobernantzarik ez dela izan iritzita, Urkulluk egoera aldatzeko premia adierazi zion Calviñori joan den urte amaieran, kezka eta kexa azaltzearekin batera.

Europako Funtsak zertarako eta nola kudeatu behar diren erabakitzea giltzarri da Jaurlaritzarentzat, "gizarteak dituen erronka nagusiei erantzuteko balio behar" dutelako, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X