Soziometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk irabaziko luke lurralde guztietan, EH Bilduk bigarren eutsiko lioke eta E. Podemosek behera egingo luke

Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoari buruz egindako inkestaren arabera, udal hauteskundeetako emaitzak egungoen antzekoak izango lirateke. Gasteiz izango litzateke salbuespen bakarra, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortuko bailukete.
Jendea Bilbon.
Soziometroak ez du apenas aldaketarik aurreikusi 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako.

Maiatzeko foru hauteskundeak gaur egingo balira, jeltzaleek irabaziko lukete lurralde historiko guztietan, EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk (gutxi bada ere) babesa galduko lukete eta PPk botoak mantendu edo apur bat igoko litzateke. Horixe Eusko Jaurlaritzako Soziometroak boto asmoari buruz egindako inkestak aurreikusitako argazkia. 

Udal hauteskundeei dagokienez, galdeketak ez du 2019ko emaitzekin alderatuta aldaketa askorik iragarri, baina Gasteiz izango litzateke salbuespena, EH Bilduren igoera aurreikusi baitute. Hala, zinegotzi kopuruan EAJrekin berdinduko luke (7na lortuko lituzkete; gaur egun, jeltzaleek 7 ordezkari dituzte, eta koalizio subiranistak, 6). Inkesta horren arabera, Elkarrekin Podemosek zinegotzi bana galduko luke hiriburuetako hiru udaletan, EH Bilduren mesedetan. 

Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtarrilaren 31tik eta otsailaren 6ra egin zuen galdeketa, telefono bidez, EAEko 3.000 biztanleri itaunduta. 

Zehazki, Batzar Nagusietarako aurreikusitako emaitzen arabera, EAJ izango litzateke garaile Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, duela lau urte lortutako boto estimazioa hobetuta (galdeketak ez du eserleku kopuruaren estimazioa eman). EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke, emaitzak hobetuta, batez ere Gipuzkoan; bertan, jeltzaleekin duen lehian puntu erdi irabaziko luke (botoen % 32,7 lortuko luke EH Bilduk; EAJk, % 36,2). 

PSE-EE egongo litzateke hirugarren postuan, galdeketak hiru lurraldeetan puntu bat inguruko jaitsiera aurreikusi badio ere. Elkarrekin Podemosek ere babesa galduko luke, aurreko bozekin alderatuta —boto estimazioan 3 puntu egingo luke atzera Araban eta Bizkaian, eta ia bi Gipuzkoan—, eta Bizkaian PPrekin ia berdinduta geratuko litzateke boto portzentajeari dagokionez (% 7,3 lehenak; % 7,2 bigarrenak). Popularrek Araban eta Gipuzkoan duten presentziari eutsiko liokete, eta gora egingo lukete Bizkaian (puntu erdi). 

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udal hauteskundeei dagokienez, aldaketa nabarmenena azken horretan izango litzateke. Soziometroaren arabera, EAJk eta EH Bilduk zazpina zinegotzi lortuko lituzkete, Beatriz Artolazabalen hautagaitzari boto portzentaje handiagoa aurreikusi badiote ere, % 24,3koa (Rocio Viterok botoen % 21,6 eskuratuko lituzke). Maider Etxebarriaren hautagaitza sozialistak behera egingo luke ehunekotan (% 20,9), baina dituzten sei zinegotziei eutsiko lieke. PPk ere bost ordezkari izaten jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemosek bat galdu (3tik 2ra pasatuko litzateke). 

Bilborako honako argazkia aurreikusi du inkestak: Juan Mari Aburtok gehiengo absolutua lortuko luke (15 zinegotzi), PPk galduko lukeena (3tik 2ra jaitsiko litzateke) eskuratuta. PSE-EEk egun dituen bost ordezkariei eutsiko lieke, eta kopuru bera lortuko luke EH Bilduk. Izan re, koalizio abertzaleak zinegotzi bat irabaziko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. 

Azkenik, Donostiako EAJk 2019ko emaitza errepikatuko luke (10 zinegotzi), eta EH Bilduk bat irabaziko luke (6tik 7ra), Elkarrekin Podemosen kontura (3tik 2ra jaitsiko litzateke). PSE-EEk eta PPk 5 eta 3 ordezkari izaten jarraituko lukete, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X