IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus: boto asmoa, protestak Frantzian eta greba Alemanian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB_FOCUS_Hauteskundeak_EU
EITB_FOCUS_Hauteskundeak_EU

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: EAJk irabaziko lituzke maiatzaren 28ko foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hiru lurraldeetan gora eginda, eta Bizkaian lehen aldiz gehiengo osoa lortuta, EITB Focus makroinkestaren arabera. EH Bilduk, aldiz, hazkunde nabarmena izango luke eta berretsi egingo luke bigarren postua, PSE-EEri aldea aterata.

- Protestak Frantzian: Pentsioen erreformaren kontrako protestak ez dira baretu Frantzian. Bien bitartean, Frantziako Gobernuak hitz egitera deitu ditu sindikatuak eta protesten antolatzaileak.

- Greba Alemanian: Gauerdian greba abiatu da Alemaniako garraio sektorean, eta dagoeneko eragina nabaritu da gaur Municheko aireportuan, hegaldi guztiak bertan behera gelditu baitira. Greba horrek eragin zuzena izango du Loiuko aireportuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxebizitza planarekin lursailak eta etxebizitza pribatuak "desjabetu" nahi dituen argitzeko eskatu dio Pradalesek EH Bilduri

Imanol Pradales lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan erantzun dio EH Bilduk etxebizitza eskuratzeko krisiari buruz egindako galderari. Pello Otxandianok esan duenez, etxebizitzaren alorrean "gauza asko egin behar dira", baina "nagusia" prezioak jaistea da, "errenta ertaineko langileei benetan eskuragarriak diren etxebizitzak" eskaintzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadin inbertsio ekonomiko iraunkorra arintzeko legea iragarri du Pradalesek

Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, jarduera ekonomiko jasangarria errazteko eta arintzeko premiazko neurrien lege-proposamen bat aurkeztuko dute datozen asteetan. Gogorarazi du Politika Orokorreko azken osoko bilkuran konpromisoa hartu zuela Euskadin inbertsio-proiektu estrategikoak martxan jartzea errazteko bide azkar bat prestatzeko. Ekimenaren helburua "autobide arautzaile" gisa definitu duena sortzea da, epe administratiboak legezko berme guztiekin murriztea eta herrialdearen garapen ekonomikorako lehentasunezkotzat jotzen diren proiektuak bizkortzea ahalbidetuko duena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X