EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk aise irabaziko luke Araban eta Bizkaian, eta alde oso txikiaz Gipuzkoan

Alderdi jeltzalea gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke Bizkaian, baina Gipuzkoan EH Bilduk puntu eta erdira murriztuko luke euren arteko aldea.
eitb focus
EITB Focus

PDF osoa: EITB Focus EAEko Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruz

PDF osoa: EITB Focus Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei buruz

EAJk aise irabaziko luke Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, baina haren garaipena oso estua izango litzateke Gipuzkoan, EITB Focus makroinkestaren arabera. Hala ere, alderdi jeltzaleak mantendu egingo lituzke hiru Aldundiak, betiere egungo akordioak errepikatuko balira.

Duela bi hilabete aurreikusi bezala, EAJ eta EH Bildu hazi egingo lirateke maiatzaren 28ko hauteskundeetan, bai bototan, bai batzarkide kopuruan, baina are gehiago koalizio abertzalearen kasuan. Horren ildotik, puntu eta erdira murriztuko luke alderdi jeltzalearekiko aldea Gipuzkoan.

PSE-EEk, bere aldetik, behera egingo luke bototan hiru lurraldeetan. Eserleku bat galduko luke Araban, eta bi Gipuzkoan, baina egonkor jarraituko luke Bizkaian.

Elkarrekin koalizioarentzat handiagoa izango litzateke zuloa, eta ordezkarien erdiak galduko lituzke Gipuzkoan.

PPk, aldiz, geldiarazi egingo luke martxoan Voxen alde aurreikusitako boto-ihesa, eta atxiki egingo lituzke bere eserleku guztiak hiru lurraldeetan.

Lurraldeka, lehia biziena Gipuzkoan izango dute. Bertan, EAJ gailenduko litzateke, baina bototan eta eserlekutan gora egin arren, EH Bildu puntu eta erdira kokatuko litzateke.

Bizkaian, EAJ gehiengo osoaren atarian egongo litzateke; Araban, Ramiro Gonzalez jeltzaleak, hauteskundeetara berriz aurkeztu den ahaldun nagusi bakarrak, hirugarren agintaldia erdietsiko luke.

Metodologia 

EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.358 galdekatu dituzte. 

Inkestak apirilaren 26a eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan. 

Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X