UDALEN OSAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina Ibarrolak (UPN) eskuratu du Iruñeko alkatetza, gehiengo sinplearekin

Iruñean, alderdien arteko desadostasunak medio, UPNko Cristina Ibarrolak hartu du azkenean aginte-makila. PSNk hasieratik esan zuen ez zuela ez UPNren ez EH Bilduren aldeko botorik emango, eta erabaki horrek ahalbidetu du Ibarrolak alkatetza eskuratzea.
18:00 - 20:00
Cristina Ibarrolak (UPN) eskuratu du Iruñeko alkatetza, gehiengo sinplearekin
Iruñean, alderdien arteko desadostasunak medio, UPNko Cristina Ibarrolak hartu du azkenean aginte-makila. PSNk hasieratik esan zuen ez zuela ez UPNren ez EH Bilduren aldeko botorik emango, eta erabaki horrek ahalbidetu du Ibarrolak alkatetza eskuratzea.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza konbentzituta dago 'Koldo auziak' ez duela PSE-EEn eraginik izango

PSOE eta Nafarroak Alderdi Sozialista astintzen ari den ustezko ustelkeria kasuaren aurrean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia konbentzituta dago ez duela eraginik izango Euskadiko Alderdi Sozialistan.  Halaber, sozialistak kritikatzen ari direnei zuhur jokatzeko gomendioa egin die. Izan ere, horren esanetan, orain fokoa sozialisten gainean badago ere, litekeena da auzia beste alderdi batzuengana ere zabaltzea.   

pradales pide contundencia a sanchez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Sanchezek irmoago, gardenago eta azkarrago jardun behar du"

Lehendakariaren ustez, Espainiako Gobernua "beste fase batean sartu da", azken egunetan ezagutu diren ustezko ustelkeria kasuen ostean. "Egoera oso larria da, eta zapaldu ezin daitekeen ildo etiko bat dago jokoan", gaineratu du Pradalesek. 

entrevista imanol pradales elkarrizketa etb2
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales: 'Akordio batzuk zabalagoak izatea gustatuko litzaidake'

Lehendakari izan den lehen urtean zer ez den ondo egin galdetu diotenean, Imanol Pradalesek esan du gustatuko litzaiokeela "akordio batzuk zabalagoak izatea, batez ere aurrekontuen arloan". Gainera, lehendakariak kritikatu du zenbait unetan gobernukideek desadostasun puntuak jendaurrera eramatea. "Aldez aurretik sukaldeko lana eginda saihestu genitzakeen", gaineratu du.

Gehiago kargatu