BILBO eta GASTEIZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde mahaien zozketa Bilbon eta Gasteizen: astearte honetan hasiko dira iristen jakinarazpenak

Gaur goizean egin dira zozketak Bilboko eta Gasteizko udaletan. Bihartik aurrera, Udaltzaingoa eta Correos posta zerbitzua atez ate hasiko dira jakinarazpenak ematen. Donostiak, berriz, joan den ostegunean egin zuen zozketa.
Aurreko hauteskundeetako boto-paperak
Aurreko hauteskundeetako boto-paperak. Artxiboko argazkia: EFE.

Gaur goizean egin dute uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-mahaien zozketa Bilboko eta Gasteizko udaletan. Bihar, ekainak 27, hasita, Udaltzaingoa eta Correos posta zerbitzua atez ate hasiko dira jakinarazpenak ematen.

Udalek ekainaren 24tik 28ra arteko epea zuten zozketa horiek egiteko, baina Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki zuen udalei baimena ematea ostegunera aurreratzeko, betiere erreferentziako hauteskunde-errolda prest bazegoen. Donostiako Udala horietako bat da, ostegunean egin baitzuten bertan zozketa.

Zozketa egin ostean, ekainaren 27an eta 29an, jakinarazpenen lehen txanda izango da. Jakinarazpena ematen ez bada, jasotzera joateko abisu bat utziko dute postontzian. Lehen hiru egun horietan jakinarazpenik jaso ez izanak ez du esan nahi pertsona bat izendatu ez dutenik; izan ere, jakinarazpenen lehen txanda horri beste batzuk etorriko zaizkio, beste batzuetan bezala, jakinarazpena egitea lortzen ez duen jendea egongo delako edo Hauteskunde Batzordeak alegazio asko onartuko dituelako. 

Nola jakin hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaidan?

Gasteizko Udalak ez du bere webgunearen bidez kontsultatzeko sistema elektronikorik jarri. Hala ere, ekainaren 27an, 28an, 29an eta 30ean emaitza pertsonala kontsultatu ahal izango da barrutietan, 08:30etik 14:00etara, aurretiko hitzordurik gabe. Kontsulta idatziz egingo da eta pertsonala da, hau da, ezin zaio beste inori informaziorik eman, ordezkatutako pertsonaren identifikazio-agiriaren fotokopia duen ordezkaritza-dokumentua aurkeztu ezean.

Hauteskunde-mahai batean dauden pertsonek 70 euro kobratuko dituzte gutxienez, hau da, aurreko udal-hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan ordaindutako diru kopuru bera, 2019ko orokorretan baino 5 euro gehiago.

Alegazioak aurkezteko epea

Jakinarazpena jaso ondoren, eragozpenak aurkezteko aukera egongo da Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Horretarako, hautesleek zazpi eguneko epea dute jakinarazpena egiten denetik.

Oraingoan hauteskundeak opor sasoi betean egingo direnez, Hauteskunde Batzorde Zentralak aukera eman du bidaia baten kontratazioa alegatzeko, betiere hauteskundeak deitu (maiatzaren 30ean) baino lehen ordaindu bada eta baliogabetzeak kalte ekonomiko frogagarria badakar. Eta hori, mahaian jende nahikoa dagoela ziurtatuz gero.

Hauteskunde-mahaian egoteko betebeharra saihesteak "arazoak" dakartza.

dls_hauteskunde_mail_3_eu dls_hauteskunde_mail_3_eu

Arrazoi legitimo edo justifikaturik gabe mahaira joaten ez denak hiru hilabete eta urtebete arteko espetxe-zigorra edo sei eta hogeita lau hilabete arteko isuna jaso dezake.

Zozketan parte hartzeko baldintzak

Zozketa honetan sartzen dira 70 urtetik beherako eta 18 urtetik gorako pertsona guztiak, irakurtzen eta idazten dakitenak. 65 urte baino gehiago dituztenek zazpi eguneko epean egin ahal diote uko deialdi horri.

Gainera, ez dira onartuko hautesle-erroldak osatzen direnetik botoa eman arte adin nagusitasuna lortzen dutenak.

dls_hauteskunde_mail_2_eu dls_hauteskunde_mail_2_eu

Bestalde, prestakuntza arautua kontuan hartzen da. Mahaiko presidenteak Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailako titulua edo Eskola Graduatuko titulua edo baliokidea izan beharko du.

Hauteskunde-mahaira ez joatea justifikatzen duten arrazoiak

Legeak arrazoi justifikatu batzuk jasotzen ditu, hauteskunde-mahai bateko presidente edo bokal gisa ez joatea justifikatzeko, nahiz eta deialdia egin zaion.

Hauteskunde-mahaira ez joateko arrazoi horiek Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari justifikatu behar zaizkio aurretik; beraz, ez du balio egun horretan ez aurkeztea aldez aurretik Eskualdeko Batzordearen baimena jaso gabe.

Halaber, posta bidezko botoak ez ditu herritarrak hauteskunde-mahai batean parte hartzera deituak izatetik salbuesten, nahiz eta askok hori uste duten.

Erregulatuta dauden arrazoiak honako hauek dira:

Arrazoi pertsonalak. 65 urte baino gehiago izatea, desgaitasunen bat izatea, gaixorik edo laneko bajan egotea, sei hilabete baino gehiago haurdun egotea, arriskuko haurdunaldia izatea edo ebakuntza kirurgiko bat izatea bozketatik gertu dauden egunetan.

Familia-kausak. 9 hilabete baino gutxiagoko haurtxo baten ama izatea; 14 urtetik beherako seme edo alaba bat izatea, beste gurasoak zaindu ezin badu; atzeraezina den garrantzi bereziko familia-ekitaldi bat aurreikusita izatea; edo 8 urtetik beherako adingabeak, desgaitasuna duten pertsonak edo adineko senideak eta/edo gaixoak zuzenean eta etengabe zaintzea.

Kausa profesionalak. Hauteskunde-batzordeetan lan egiten duten langileak, epaitegietako langileak, osasun-langileak, suhiltzaileak edo jardunaldiaren berri eman behar duten informazio-zerbitzuetako zuzendariak eta buruak.

5 orduko lanaldi murrizketa

Inoren konturako langileek eta funtzionarioek, mahaiko presidente edo kide diren kasuetan, ordaindutako egun osoko baimena dute lanean, laneguna denean. Halaber, lan jarduna bost orduz murrizteko eskubidea dute hauteskunde-egunaren biharamunean. Ordaindutako baimena da hori ere.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano eh bildu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: "Etxebizitza politika honek huts egin badu, momentua da norabidez aldatzeko"

EH Bilduk etxebizitzaren inguruan egindako proposamenaren harira, "jarrera baikorra" izateko eskatu dio Pello Otxandianok Eusko Jaurlaritzari. "Proposamena hartu, aztertu eta egin dezagun eztabaida bat, ea soluziobideak hauek diren edo beste batzuk planteatzen dituzten", gaineratu du EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan

Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen greba konpontzeko edo eskumenak transferitzeko eskatu dio lehendakariak Monica Garciari: "Arazo bat da"

Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" estatutu markoa dela eta medikuak egiten ari diren grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxaron-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, estatutu markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla erantsi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X