IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ardatz Atlantikoa, lehen urratsa Garoña eraisteko eta Confebaskeko presidente berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak. Argazkia: EFE
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ardatz Atlantikoa: Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak eta Adina Valean Europako Garraio komisarioak bilera dute gaur. Iberiar penintsula eta Frantziako hego-mendebaldea lotuko dituen Atlantikoko igarobidearekin lotutako aurrerapenak izango dituzte hizpide.

- Lehen urratsa Garoña eraisteko: Zentral nuklearraren titulartasuna Enresa enpresa publikoaren esku utziko du Nuclenorrek, Garoñako zentrala desegiteko lehen fasea gauzatzen hasteko.

Confebaskeko presidente berria: Batzar Nagusia egingo du Confebaskek, eta gaur izendatuko dute ofizialki erakunde horretako presidente Tamara Yague.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X