Hizkuntza koofizialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuan euskara entzungo da datorren asteartetik aurrera

Irailaren 19ko eta 21eko eztabaidetarako aldatuta egongo da hizkuntza koofizialen gaineko araudia, eta, beraz, euskara, katalana eta galegoa entzungo dira diputatuen artean.
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

Kongresuko Mahaiak, indar progresisten botoekin, adostu du datorren irailaren 19tik aurrerako eztabaida saioetan hizkuntza koofizialak —euskara, katalana eta galegoa— erabili ahal izatea. Egun horretan eztabaidatuko dute, hain zuzen ere, araudi hori behin betiko onartzen duten ala ez.

Hizkuntza koofizialak ez ezik, nahi izatekotan, aragoiera eta asturiera ere erabili ahalko dute diputatuek. Kasu honetan, baina, parlamentariek egin beharko dute itzulpena, agerraldirako duten denbora tartearen barruan.

Gauzak horrela, gaztelania ez ezik, euskara ere entzungo da Kongresuan irailaren 19az gero. Horrek esan nahi du PPren buru Alberto Nuñez Feijooren inbestidura ekitaldian ere —irailaren 26an eta 27an— euskaraz aritzeko aukera izango dutela parlamentariek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X