Junqueras: "Amnistia errepresioaren aurkako legezko eta beharrezko bidea da"
Oriol Junqueras ERCko presidenteak "amnistia errepresioaren aurkako legezko eta beharrezko bidea" dela aldarrikatu du gaur. Zentzu horretan, buruzagi errepublikarrak berretsi du Kongresuko Mahaia osatzeko PSOErekin eta Sumarrekin sinatutako akordioak amnistia barne hartzen duela: "errepresioari beharrezko bide legal guztietatik amaiera ematea barne hartzen du, eta argi dago amnistia legezko eta beharrezko bidea dela, eta PSOEk dagoeneko egiteko konpromisoa hartu du".
Espainiako Gobernuaren balizko inbestidura aztertzeko, Junquerasek azaldu du euren lehentasunen artean daudela "autodeterminazio eskubidea defendatzen jarraitu ahal izatea; negoziazio politikorako mahaia; errepresaliatutako pertsona guztien amnistia osoa; eta gure gizartearen gehiengoari eragiten dioten konpromiso ekonomiko eta sozial argiak (osasunaren finantzaketa edo hezkuntza eta zerbitzu publikoak, aldirietako trenak, esaterako)".
Buruzagi errepublikarrak agerraldia egin du ERCko egoitzan, 2017ko irailaren 20ko polizia-operaziotik sei urte bete direnean. Guardia Zibila Generalitateko Ekonomia Kontseilaritzan sartu zen. Horren harira, Junquerasek gogorarazi du "egun batzuk geroago, urriaren 1ean, egin behar zen erreferenduma eragoztea" zela helburua. Bere hitzetan, ez zuten galdeketa gelditzea lortu Kataluniako gizartearen babesari esker.
Junquerasek nabarmendu du sei urte geroago sedizio delitua bertan behera uztea eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua erreformatzea lortu dutela. Gainera, ERCko buruak berriro aldarrikatu du erreferenduma deitzea eta aurrera eramatea ez dela delitua.
Bestalde, Pere Aragones Generalitateko presidenteak adierazi duenez, Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko konpromisoa "bere horretan dago", Guardia Zibilaren miaketetatik sei urte bete direnean. Txio batean kritikatu duenez, "Estatuak errepresioa aktibatu zuen U-1a gelditzeko, demokrazia geldiarazteko".
Aragonesek gaineratu du independentziaren aldeko mugimenduaren konpromiso horrek iraun egiten duela: "Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean erakutsi genuen, eta orain ere hala egiten jarraitzen dugu, amnistiaren eta autodeterminazioaren alde".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.