Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Beroa Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, Mandela Eguna eta lan istripua Lantziegon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Beroa Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 36 ºC-ra iritsiko diren tenperatura altuengatik. Abisua 14:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta tenperaturak jaitsiko baititua. 

- Mandela Eguna: Astelehen arratsalde honetan egingo da Donostiako Tabakaleran Arrats elkarteari espetxeetako jardunbide egokien Gomez Elosegui saria emateko ekitaldia. 1999an sortu zuten Martuteneko kartzelako preso ohiek elkartea eta ordutik preso daudenak birgizarteratzen jarduten dute.

- Lan istripua Lantziegon: Hiru dolu egun ezarri dituzte Lantziegon (Araba) Crespo Zabala upategian atzo, igandearekin, izandako lan istripuan hildako bi beharginengatik. Beste langile bat ere zauritu zen ezbeharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X