Amnistia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feijook Sanchezi: ''Aurrean izango gaituzte, gehiengoaren ondoan eta gutxiengoen parean gaudelako''

20231105135819_feijoo-valencia_
18:00 - 20:00
Feijook Sanchezi: ''Aurrean izango gaituzte, gehiengoaren ondoan eta gutxiengoen parean gaudelako''
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Pedro Sanchezi esan dionez, "hautetsontzietan erantzungo die" Kataluniako alderdi independentistei egindako eta "zentzugabekeria demokratikoa mugagabea" diren lagapenei. Aministiaren kontra Valentzian antolatutako PPren mitin batean esan ditu hitzok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”

Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.

Gehiago ikusi