PSOE eta Juntsen arteko akordioak "egonkortasuna" emango dio legegintzaldiari, Santos Cerdanen aburuz
PSOEk eta Junts per Catalunyak lortu duten akordioa "legealdirako akordioa da, ez inbestidurarako bakarrik", Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari eta Junts per Cantalunyarekin akordioa negoziatzeko arduradunak esan duenez.
Cerdanek azaldu duenez, negoziazioetan zehar "legegintzaldiari egonkortasuna emateaz" hitz egin da. Hori dela eta, hurrengo lau urteetan bi aldeen arteko lan-mahaiak osatuko direla argitu du, "hitz egiten eta gaiak adosten" jarraitzeko.
Amnistiaren Legea osatzeko akordioari dagokionez, Cerdanek azaldu du "2012 eta 2023 urteen artean" Kataluniako process-arekin "zuzenean edo zeharka" lotutako pertsona guztiak estaltzen dituen itun batera iritsi direla. Hala ere, azpimarratu du negoziazioan ez dela izen konkreturik aipatu.
Antolakuntza idazkariak ziurtatu du Amnistia Legearen akordioa gainerako alderdiei aurkeztuko dietela, Kongresura eraman aurretik berrikusi eta haren gaineko erabakia har dezaten. Legea "konstituzionala" izango dela ziur dago.
Balizko erreferendum berri bati dagokionez, Cerdanek azaldu du PSOEren jarrera helarazi diotela Junts alderdiari. "Ez dugu ezer egingo Konstituziotik kanpo", azpimarratu du.
Azkenik, Santos Cerdanek "politikatik soilik konpon daitekeen gatazka konpontzeko aukera historikotzat" jo du lortutako akordioa. Une erabakigarrian iritsi dela gaineratu du.
Albiste gehiago politika
Vox: "Langabezia-prestazioen kudeaketaren eskualdatzea txiringito berri bat sortzeko aitzakiarik onena izango da"
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak abiatu du Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren arratsaldeko saioa. Migrazioaren gaia hizpide izan du behin eta berriz, eta Pradalesen Gobernuaren lehen urteari buruz "oso emaitza kezkagarriak" eman dituela esan du.
Sortuk bi pankarta eskegi ditu Cuelgamurosen, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko
“Gora Euskal Herria askatuta” irakur daiteke pankarta batean, eta bi guardia zibilik ikus daitezke bestean, pertsona bat fusilatzen.
Vianako Printzea erakundeak bide eman dio Iruñeko Erorien Monumentuaren erreformari
Monumentuari buruzko xedapen espezifiko bat sartzeko memoria historikoaren araudia aldatu zuen Foru Legean oinarritzen da erabakia. Lege horrek monumentuari esanahi berri bat ematea derrigortzen du, haren erabilerak hezkuntza eta memoria demokratikorako helburuetara mugatzen ditu, eta frankismoa goraipatzeko elementuak kentzea ezartzen du.
Lehen Mailako Arretarako psikologo gehiago eta nerabeei zuzendutako ongizate-programa pilotu bat iragarri du Pradalesek
Emozioekin eta osasun arloarekin lotutako zenbait neurri zehaztu ditu lehendakariak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, "ongizatea euskal kontratu sozial berriaren parte izan behar delako".
Estatutu berria adosteko dei egin die lehendakariak alderdiei, Euskadirentzat "garai zailak" datozela eta
"Orain alderdien garaia da; hitz egin, negoziatu eta adosteko garaia", azpimarratu du lehendakariak. Ildo horretan, iragarri du ekainean berriro alderdiekin bilera erronda egingo duela egindako ibilbidea aztertu, ebaluatu eta ondorengo urratsak aztertzeko. Autogobernuari lotuta, urtea amaitu arteko epea eman dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari Gernikako Estatutua osorik betetzeko.
"Gure garapena oztopatu dezakeen garai txarra" etor daitekeela ohartarazi du Pradalesek
Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariak iragarri duenez, "erasoaldi autoritario baten aurrean gaude, eta gure autogobernua eta nortasuna zalantzan jartzen ari dira".
Pradales: "Euskal zerbitzu publikoak indartzeko dugun konpromisoa negoziaezina da"
Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariak adierazi duenez, "gure erantzukizuna da euskal ongizate-ereduaren iraunkortasuna bermatzea eta eredu hori eraldatzen asmatzea". Bestalde, "negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du, "lubakiak eta marra gorriak" alde batera utzita.
Espainiako Fiskaltzak Israelek Gazan egindako "krimenak" ikertuko ditu
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako fiskal nagusiak Zigor Kodearen "urraketa larriak" aipatzen ditu, genozidioa eta gizateriaren aurkako delituak tartean.
Pradales: "Europak autonomia politikoa irabazi eta lidergo etikoa ezarri behar du"
"Europako eredua definitzen duten balioak defendatzearen" alde egin du lehendakariak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. "Orain da momentua. Amaitu da guztiak pozten saiatzeko denbora ", gaineratu du.
Gazako "genozidioa" salatzeko minutu bateko isilunearekin abiatu dute Politika Orokorreko Osoko Bilkura
Ikasturte politiko berriaren Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkura egiten ari dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Eguna Imanol Pradales lehendakariak abiatu du, "Gazako genozidioa" gaitzestuz. "Nazkatuta gaude [....]. Indarkeria horrek atsekabea, amorrua eta ezintasuna eragiten ditu ", salatu du.