Albiste da
IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Babes sozialaren luzapena, Mileiren kontrako protestak eta migratzaile karabana Mexikon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Euroak
Euroak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Babes sozialaren luzapena: Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du inflazioaren, krisi energetikoaren eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko babes sozialaren luzapen partziala, eta lan-eremuari, oinarrizko hornidurak eteteko ezintasunari, bonu sozial elektrikoari dagozkion deskontuak handitzeari edo etxegabetzeak bertan behera uzteari buruzko neurriei eutsiko die, Sumarreko iturriek jakinarazi dutenez.

-Mileiren kontrako protestakSindikatuek eta gizarte erakundeek manifestazioa egingo dute Buenos Airesen Javier Milei ultraeskuindarra buru duen Gobernu berriak iragarritako erreformak gaitzesteko. Aurreikusi dutenez, datozen asteetan egingo dituzte erreforma horiekin lotutako bozketak.

-Migratzaile karabana MexikonMilaka migratzailek (gehienak erdialdeko amerikarrak eta karibearrak) osatutako karabana bat Villa Comaltitlan (Vhiapas Estatua) herrira iritsi da bart, hots, Mexiko hegoaldera. Tapachulatik, Guatemalako mugatik, atera zen karabana hori igandean.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X