Albiste da
Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyren agerraldia eskatuko du Juntsek "Katalunia operazioa"-ren ikerketa batzordean

"La Vanguardia"-k eta eldiario.es-ek egindako ikerketa baten arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak Poliziaren goi karguak erabili zituen, legez kanpo, alderdi independentistak ikertzeko, eta Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako kanpainak antolatzeko.
Mariano Rajoy "proces" auziaren epaiketan
Mariano Rajoy "proces" auziaren epaiketan. Argazkia: EFE

Juntseko idazkari nagusi Jordi Turullek ziurtatu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiaren agerraldia eskatuko dutela, Kongresuak "Katalunia operazioa"-ren harira abiatutako ikerketa batzordean.

Horixe adierazi du gaur bertan TV3 telebista kateari emandako elkarrizketan, La Vanguardia egunkariak, eldiario.es-ek eta elNacional.cat-ek zabaldutako informazioaren ondotik. Komunikabide horiek aurreratu dutenez, proces auzia geldiarazteko asmoz "polizia patriotikoa" izenez ezagutzen denak Kataluniako buruzagi independentisten aurka egindako jardunaren berri jasotzen zuen PPko buruak.

Turullen hitzetan, Kongresuaren Mahaia eratzeko baldintzetako bat izan zen "Estatuko estolden" gaineko ikerketa batzordea berrabiaraztea. Hori horrela, iragarri du Rajoyren agerraldia galdegingo dutela, aurreko legealdian egin zuten gisara, nahiz eta orduan PPk eta PSOEk eskakizuna atzera bota zuten.

"Ziur nago oraingo honetan ez dutela ukatuko", nabarmendu du. Izan ere, Juntseko buruaren ustez, "Ministerioan bertan batzuk hasi dira dagoeneko horri buruz hizketan", "egia jakiteko eskubidea" dagoelako.

Sanchezek lotsagarritzat jo du PPk Polizia erabili izana

Espainiako presidente Pedro Sanchezek, bestalde, berretsi du bere Gobernuak ez duela egundo Polizia "interes alderdikoien" mesederako erabili, PPk ez bezala. "Deitoragarritzat" eta "lotsagarritzat" jo du, hain zuzen ere, popularren jokabidea.

Hainbat komunikabideren ikerketa

La Vanguardia eta eldiario.es-en ikerketaren arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak Poliziaren goi karguak erabili zituen, legez kanpo, alderdi independentistak ikertzeko, eta Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako kanpainak antolatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X