Udalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi udalerri batuta, 84 kide ditu dagoeneko Udalbiltzak

Berrobi, Dima, Izurtza, Larraun, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalek bat egin dute Euskal Herriko udalen partzuergoarekin larunbat honetan Bergaran egin duten Batzar Orokorrean. Ekitaldi itxurako batzarra izan da, gainera, aurten Udalbiltzak 25 urte beteko dituela-eta.
Udalbiltzako lehendakaria eta zuzendaria, Batzorde Eragileko kideekin, Bergarako ekitaldian. EITB.
Udalbiltzako lehendakaria eta zuzendaria, Batzorde Eragileko kideekin, Bergarako ekitaldian. EITB.

Dima, Berrobi, Larraun, Izurtza, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalak Udalbiltzako kide dira gaurdanik, eta zazpi kide berriak zenbatuta, 84 herrik osaten dute Udalbiltza. 

Euskal Herriko udalen partzuergoak urteko lehenbiziko Kontseilu Nagusia egin du larunbat honetan Bergaran, eta han onartu dute kide berrien sarrera, datozen hilabeteetan udal gehiagok Udabiltzarekin bat egiteko asmoa dutela iragartzearekin batera. 

Batzar horrek ekitaldi itxura hartu du gaurkoan, gainera. Izan ere, 25 urte beteko ditu aurten Udalbiltzak, eta ekitaldi hori probestu nahi izan dute ibilbide honetan Udalbiltzak nazio eraikuntzari egindako ekarpena aitortzeko, bai eta etorkizunera begira partzuergoak dituen erronkak nabarmentzeko ere, besteak beste, udalek martxan jartzen dituzten proiektu berritzaileak laguntzea eta tokian-tokian arrakasta duten proiektu estrategikoak Euskal Herri mailakoak bihurtzea.

Haritz Alberdi Arrillaga partzuergoko lehendakariak azaldu duenez, egun abian dauden proiektuak sustatzeaz gain, ekimen berriak abian jartzea da Udalbiltzaren asmoa:  "Guztion artean, gure herriaren burujabetza lortzeko bidean indarra egiten jarraitu behar dugula uste dugu, nazioa egiten jarraitu behar dugula. Eta argi dugu hori egunero egiten den lana dela, udalerriz udalerri lantzen diren proiektu zehatzen bidez. Beraz, proiektu eta esperientzia berritzaileak biltzea izango da, Alberdiren hitzetan, partzuergoaren eginbeharra, "indarrez bultzatzeko, sustatzeko eta egon daitezkeen oztopo juridiko eta teknikoak gainditzen laguntzeko". 

Urteurren biribilarekin bat eginez, logoari ere aldaketak egin dizkiote, eta logo berritua gaurko batzarrean aurkeztu dute. Clara Rouget Udalbiltzako zuzendariaren hitzetan, "Udalbiltzaren egitura eta funtzionamendua garai berrietara moldatzearekin batera, beharrezko ikusi da irudi korporatiboa ere berritzea, izanaren aldaketak irudian isla izan dezan". Azaldu duenez, orain arteko armarriaren logoa ahaztu gabe, Udalbiltzaren 'U' hizkiari eman diote armarri itxura, armarri ireki batena: "Udalerriekin elkarlanean aritzeko eskuak zabalik dituen erakundea dela adierazten du, gertukoa, eta hurbila, eta, nola ez, urteetan pilatuz doan ezagutza hori guztia jasotzen segitzeko prest dagoen etxea". 

Halaber, 25 urteko ibilbidean bide horretan lagun eta akuilu izan dituzten pertsona guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete ekitaldian gaur egun "ohorez eta arduraz" Udalbiltza gidatzen dutenek. Alberdiren esanetan, "ezin ahaztu egitasmoari bizirik eusteko lanean aritu diren pertsona guztiak; gaur hemen gaude beste askok hainbeste urtetan egindako lanari eta ahaleginari esker. Guztiei, eskerrik asko!".

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X