Batxilergoko ebaluazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk gobernatzen dituen autonomia erkidegoek EBAU proba komun bat bultzatuko dute 2025erako, Feijooren arabera

PPko buruak esan duenez, "ez du zentzurik 17 proba izatea unibertsitate sistema berean sartzeko".
Ikasleek unibertsitatera sartzeko azterketa egiten dute
Ikasleek unibertsitatera sartzeko azterketa egiten dute. Artxiboko argazkia: EFE.

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak iragarri duenez, PPk gobernatzen dituen autonomia erkidegoek Batxilergoaren Ebaluazio komuna bultzatuko dute 2025eko ikasturterako, izan ere, "ez du zentzurik 17 proba izatea unibertsitate sistema berean sartzeko". Azpimarratu duenez, proposamen hori bere alderdiak defendatzen duen "aukera berdintasunaren" sistemaren barruan kokatzen da.

Hala adierazi du Feijook Leonen, Hezkuntzari buruzko solasaldi batean. Feijook balioa eman die Gaztela eta Leonek PISA txostenean lortutako datuei, eta, bere ustez, funtzionatzen duen eredu bat Espainiako gainerako herrialdeetara "esportatzearen" alde egin du. Esan duenez, "aukerak blindatzea" da helburua, ez desberdintasunak.

Hori esanda, aurreratu du PPk "indartze-ikastaroak Espainia osora zabaltzea" proposatuko duela, baita irakasleen etengabeko prestakuntza ere, Gaztela eta Leonen eta Galizian harrera oso ona izan baitute, azpimarratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X