EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek Lankidetza eta Elkartasun Legea adostu dute
Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, hots, EAJk eta PSE-EEk, akordioa lortu dute EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos-IUrekin Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari diren Lankidetza eta Elkartasun Legearen inguruan. Horren ondorioz, Jaurlaritzak "errenta gordinaren % 0,7 garapenerako bidean dauden herrialdeekiko lankidetzara bideratuko du", Nazio Batuen konpromisoa betetzeko.
Berriki, lau alderdiek Haur eta Nerabeen Legea ere adostu dute, eta Gobernuak eta koalizio abertzaleak Trantsizio Energetikoarena ere hitzartu dute.
Bestalde, Elkarrekin Podemosetik azaldu dute astelehenean emango dituztela akordioaren inguruko zehaztasun gehiago.
EH Bildu izan da akordioaren inguruan informatzen lehena. Horren haritik, koalizioak jakinarazi du "EAJk eta PSE-EEk Lakuako Gobernuaren jatorrizko proiektuari egindako ekarpen nagusiak onartu" dituztela.
Diana Urrearen esanetan, "portzentaje hori zenbaki bat baino gehiago da, asmoen adierazpen oso bat da, eta Lankidetzarako Lege batek, eraldatzailea, punta-puntakoa eta erreferentea izan nahi duenak, ezin dio horri uko egin". "Orain arte Lakuak ez du Nazio Batuen konpromiso hori bete, eta garrantzitsua da lege berri honek hori jaso eta zehaztea", gaineratu du.
Zentzu horretan, lortutako akordioak "% 0,7 horren balioa aintzakotzat hartzen du, Gobernuak inbertsioa portzentaje horretaraino igotzeko konpromisoa hartuta. Halaber, akordioak gardentasuna ekarriko du lankidetza arloko politiketan, eta eraldaketa sozialerako heziketaren aldeko apustua ere bada".
EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, akordioaren edukia "bat dator euskal eragile sozialen aldarrikapen eta eskakizunekin eta, norabide horretan, legeak irabazi-asmorik gabeko erakundeen protagonismoa azpimarratuko du".
Halaber, Urreak azaldu duenez, EH Bilduk eskatu bezala, Gobernuak 14/2007 Legea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarena, ez indargabetzea onartu du. "Lege horrek lankidetzarako eta elkartasunerako politikak garatzeko oso baliagarriak diren elementuak jasotzen ditu, eta oso garrantzitsua da mugimendu sozialentzat, are gehiago nazioartean gaur egun dugun testuingurua kontuan hartuta", nabarmendu du Urreak.
Azkenik, azpimarratu du legeak euskal lankidetza eta elkartasuna bultzatzea izango duela helburu, "betiere dimentsio feminista batetik eta giza eskubideen, ingurumenaren eta printzipio demokratikoen defentsatik, lankidetzak balio dezan politika eraginkorragoak egiteko, garapen bidezko eta iraunkor bat zein hazkunde integratzaile bat lortzeko, bakea sustatzeko eta gatazkak konpontzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.