Gudari baten hezurrak hobitik atera dituzte Saibin (Abadiño), 2024 osoan jarraituko duen kanpaina hasieran
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak gudari baten gorpuzkiak atera dituzte gaur lurpetik Abadiñon, Urkiolako Parke Naturalean dagoen Saibigain edo Saibi mendian (954 m). Parke natural babestua denez, kosta egin da prospekzioak egiteko baimena lortzea, baina arazo burokratikoak konpondu ondoren, lehen arrastoak berreskuratu dira. Bilaketa taldeek lanean jarraituko dute 2024 osoan.
Zehazki, hanka bateko bi hezur aurkitu eta berreskuratu dituzte. Femur bakarra litzateke, bitan hautsia, baina analisi antropologikoek egiaztatu beharko dute hori. Aurkikuntza Saibi mendiaren tontorretik gertu egin da, zoruaren gainazaleko geruzan, pista batetik gertu.
Hezur horiez gain, Euskal Prospekzio Taldeak egindako miaketa-kanpainan, metraila-hondarrak, munizioa eta objektu pertsonalak ere aurkitu dira, hala nola hebillak eta gudarien janzkeraren parte ziren metal zatiak.
Gorpuzkiak Nerea Argiñe Atutxa Urkiriren osaba Patxirenak izan daitezke, inguru horretan desagertu baitzen borrokan. Hala, Atutxa bertan izan da desagertutako beste gudari batzuen senideekin batera, eta tontorretik hitz egin du Euskadi Irratirako. Familiaren ametsa osaba aurkitu eta bere anai-arrebekin eta gurasoekin hilobiratzea litzateela esan du.
Gogora Institutuak 11 desagerturen senideekin du harremana, gorpuzkiak identifikatzea ahalbidetzeko.
1937ko apirilaren 6a eta 15a bitartean, Saibigain edo Saibi mendia kontrolatzeko asmoz borroka gogorrak izan zirela jasotzen dute Gerra Zibilari buruzko agiri eta testigantzek. Borroken ostean, lekua hilotzez josita geratu zen, eta horregatik jarri zioten "odolaren mendia" izengoitia.
Nerea Melgosa: "Beren bizitza eman zutenen balio berberekin konprometituta gaude: askatasuna, demokrazia, justizia soziala eta giza eskubideak"
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak "askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde bizia eman zuten gudarien sakrifizioaz" hitz egin du gaurko ekitaldian. "1937ko apirilaren 14a eta Saibigaineko bataila Euzkadiko Gudarostearen borrokaren data heroikoenetako bat dira, zorretan gaude belaunaldi harekin, zor hori kitatu nahi dugu, ahal dugu eta behar dugu", esan du.
Horretarako, gorpuzki horiek bilatu, aurkitu, lurpetik atera eta identifikatu behar direla esan du Melgosak. Beharrezkoa da, sailburuaren ustez, gudari haiek omentzea, "haien lekukoa jasoz, eta gu ere konprometituz 2024an hemen, Saibigainen, balio horiekin: askatasuna, demokrazia, justizia soziala eta giza eskubideak".
Euskal Prospekzio Taldeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gogora Institutuak egindako lana eskertu eta aitortu ondoren, Nerea Melgosak iragarri du inguru horretako lanak 2024 osoan zehar egingo direla, Urkiolako Parke Naturaleko inguru horietan miaketak egiteko baimenak eskuratu eta gero.
Sailburuarekin batera, ekitaldian izan dira, besteak beste, Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken foru diputatua.
Gogoraren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren barruan, azken 20 urtean Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren 296 biktima berreskuratu eta 50 identifikatu dituzte.
Gogorak Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez egiten ditu gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta auzitegi-antropologiako lanak, eta UPV/EHUko Biomics laborategi genetikoaren bidez, DNA laginak kontrastatuz, genetikoki identifikatzekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.